CONAMA sariak

2 iraila, 2020
By

CONAMA 2020 Estatuko Ingurumeneko kongresuaren 15. edizioa dela eta (2020ko azaroaren 23tik 26ra ospatuko dena) Udalerri txikien eta ertainen jasangarritasunaren Conama Sariak deitu dira.

Uste duzu zure udalerriak jakitera ematea merezi duen jasangarritasun proiektu bat duela?

Udalerri txikien eta ertainen jasangarritasunaren Conama Saria ohorezko izaera duen golardoa da. 2008tik abian da eta ordutik egindako deialdietan 420 proiektu baino gehiago bildu ditu.

Golardo honek udalerri bakoitzak garapen jasangarria sustatzen duten neurri berritzaileak hartzeko egindako ahalegina aitortzen du. Sariak helburu du dagoeneko ezarrita dauden edo abian dauden ekimenak ikusaraztea, beste herri batzuentzat eredu izan daitezkeenak, eta herritarren ingurumen-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzen duten ekintzak egiten dituzten udalerri edo toki entitate txikienen ahaleginak aitortzea. Gainera, Conama golardoarekin saritutako ekimenek ideiak eta irtenbideak eskain ditzakete despopulazioaren eta garapenerako aukera ezaren aurrean; landa eremu gehienetan dituzten bi arazo nagusiak.

Aurkez ezazu zure hautagaitza 2020ko urriaren 1a baino lehen!

Golardoak bi kategoria ditu:

  • 5.000 biztanle baino gutxiago
  • 5.000 eta 30.000 biztanle artean, biak barne

 

Hautagaitza aurkezteko honako inprimakia bete beharko duzu: Izena eman

 

Sari-banaketa Conama 2020aren ospakizunean izanen da, hots, azaroaren 23tik 26ra, Madrilen.

 

 

Conama Saria 2020

Monte Esquinza 28 – 3º derecha
28010 Madrid (España)

T +629733891

http://www.premioconama.org/premios20/

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA