Jardunaldia: Hirigintza Covid-aren garaian. Gune publikoak bizi eta eraldatu

5 abuztua, 2020
By

Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak “Hirigintza Covid garaian. Espazio publikoak bizi eta eraldatu” izeneko topaketa antolatu du. Topaketa irailaren 17an eta 18an eginen da Tafallan eta Artaxoan.

Topaketa horretan, hainbat ezagutza bateratu nahi dituzte, bai profesionalenak, bai akademikoenak, bai herri-administrazioenak, alkateenak eta herritarren kolektibo eta ekimenenak, hiri, herri eta lurralde jasangarriagoetara eta zaintzaileagoetara eramango gaituzten alternatibak ikusarazi eta aztertzeko.

Deialdia 2020/08/3tik 2020/08/17ra bitartean egonen da zabalik.

Deialdiaren oinarriak topaketaren web-orrialdean edo hemen sakatuz ere eskuragarri daude.

Lantegi bat eginen da aurrera begirako estrategiak modu kolektiboan aztertzeko.

Laster, informazio gehiago emanen dute argitara webgunean, eta izen-emateak irekiko dituzte topaketaren webgunean.

Azkenik, osasun-neurriek topaketa fisikoa egitea eragotziz gero, programazio guztia online garatzeko egokituko dela adierazi nahi dugu.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA