FEMPek Gobernuarekin akordioa onetsi du udalek gerakinen zati bat erabili eta itzuli beharrik gabeko 5.000 milioi jaso dezaten eta, trukean, Estatuari gehienez ere haien aurrezkien 15.000 milioi emateko

3 abuztua, 2020
By

Errege lege-dekretua

Iruña, 2020ko abuztuaren 3a. Astelehen honetan, Espainiako Udal eta Probintzien Federazioaren (FEMPen) gobernu batzordeak ogasuneko azken zirriborroa onetsi du koronabirusaren pandemiaren ondorioen kontrako borrokan udalen aurrezkiak erabili ahal izateko. Erabakia aldeko 12 botorekin, kontrako 12rekin, abstentzio batekin eta lehendakariaren kalitatezko botoarekin onetsi da.

Ministroen Kontseilura iraganen den akordio horretan, Gobernuak 5.000 milioiko funtsa eskaintzen die udalei eta haien gerakinen %100 itzuliko die hamar urteko epean pandemiaren ondorio ekonomikoei aurre egin ahal izateko.

Halaber, zirriborroak toki entitateek Bruselasen onetsitako Europako funtsaren banaketan parte hartzea aurreikusten du. Espainiak 140.000 milioi jasoko ditu osotara funts horretatik.

Ogasuneko planak, bestalde, ez ditu aintzat hartzen aurrezkirik ez dituzten udalak; 5.000 milioiko funtsean Ogasunari baliabide horiek eman dizkioten toki entitateak baino ez baititu barne hartzen.

Aurreikusitakoari jarraiki, hala nahi duten udalek haien altxortegiko gerakin guztia Estatuari maileguan emateko konpromiso irmoa adieraziko diote Gobernuari irailaren 15a baino lehen. Gobernuak, berriz, gerakin hori 10 urteko epean itzuli egingo die. Hala ere, egungo ekitaldian eta 2021ekoaren artean 5.000 milioi itzuliko dizkie. Transferentzia hori aurrekontuen kanpoko diru-sarrera gisa hartuko da aurrekontuen egonkortasunaren araudian eraginik ez izateko.

Bestalde, udalak ez dira behartuta egongo 2020ko gastu-araua betetzera, arau horrek gastu horiek urtero Barne Produktu Gordina handitzen dena baino gehiago handitzea eragozten baitie (oro har).

Orain gastatu dezaketen gerakina, berriz, hiri agenda eta mugikortasun jasangarrirako, hurbileko zainketetarako eta kulturarako erabili beharko dute.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA