Helmugako turismo-jasangarritasuneko planak

28 uztaila, 2020
By

Turismoko Estatu Idazkaritzak “Planes de Sostenibilidad Turística en destinos” deituriko programa onetsi du. Programa, zehazki, Turismoaren arloko konferentziak onetsi zuen joan den uztailaren 13an eta ekonomia eta enplegua suspertzeko presazko neurriak ezartzen dituen uztailaren 3ko 25/2020 Errege Lege-dekretuaren baitan agertzen da, 10. artikuluan. Informazioa deskargatzeko egin klik hemen

Helmugako turismo-jasangarritasuneko planen programa helmuga turistikoen jasangarritasuna handitu eta hobetzearren horietan sustatze, egokitze eta hobetze jarduketak egiteko inbertsioak laguntzeko programa bat da. Planen entitate onuradunak toki entitateak dira eta kofinantzazio eredu bat aurreikusi da honakoen artean banatuko dena: Estatuko Administrazio Nagusiaren, Autonomia Erkidegoen eta planaren onuraduna izanen den toki entitatearen artean. Estatuko Idazkaritzak 53 milioi euro bideratuko ditu programa horretarako.

Plan horiek Autonomia Erkidegoekin eta toki entitateekin elkarlanean gauzatuko dira eta honako helburuak betetzen dituzten jarduerak egitea dute xede:

  • – Helmuga turistikoak garatzea eta hobetzea jasangarritasunean oinarriturik
  • – Puntako helmuga turistikoen birmoldaketa laguntzea
  • – Landa eremuetan eta barnealdean kokaturiko helmuga turistikoen garapena bultzatzea
  • – Helmuga turistikoak kudeatzen dituzten toki entitateak indartzea

Informazio gehiago:

2020-07-08 Helmugako turismo-jasangarritasuneko planak

Helmugako turismo-jasangarritasuneko planen programa

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA