Toki-erakundeek adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako zentroak arautzen dituen dekretuari aldeko txostena eman diote

22 uztaila, 2020
By

Toki Araubideko Foru Batzordeko tokiko ordezkariek aldeko txostena eman diote gaur goizean. Foru Dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko gizarte-zerbitzuen sistemako eguneko egoitza-zerbitzuen eta adinekoen, ezgaituen, buru-eritasunaren eta gizarteratzearen arloetako anbulatorioen funtzionamendua arautzen du.

Arauak zerbitzu horien edukia eta funtzionamendua, baimenak lortzeko gutxieneko baldintzak eta horiek izapidetzeko prozedurak arautuko ditu.

Edukia

Besteak hainbat gairen artean, zentro horiek irekitzeko baimen-prozedura arautzen du, baita baimendutako gizarte-zerbitzuak emango diren zentroak aldatzea ere. Horrez gain, zerbitzua bertan behera uzteko baimena eskatzen du, eta baimena emateko eta titulartasuna aldatzeko prozedurak malgutzen ditu.

Artikuluetan zehar, administrazio-homologazioak lortzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen ditu, profesionalen enpleguaren kalitate-adierazleen, informazio ekonomiko-finantzarioaren eta kudeaketa-informazioaren arabera.

Bestalde, pertsona ardatz duen arretari lotutako funtzionamendu-printzipio orokor batzuk ezartzen ditu, eta gizarte-zerbitzuak ematen dituzten erakundeen betebeharrak zehazten ditu. Horien artean, Gizarte Eskubideen Departamentuak eskatuko duen informazioa ematekoa. Gainera, gizarte-zerbitzuen sistema publikoan gizarte-zerbitzuak ematen dituzten edo dirulaguntzen onuradun izan diren erakundeentzat betebehar gehigarriak ezartzen dira (eskatzen zaizkien datu ekonomikoak ematea, gertakari larriak jakinaraztea, edo falta oso larriengatiko zehapen-espedienteak hasi direla jakinaraztea).

Erakunde guztiek kontingentzia plan bat izan behar dute osasun publikoko krisiei aurre egiteko.

Halaber, testuak erabiltzaileen betebehar eta eskubide guztiak jasotzen ditu, zentro bakoitzeko Partaidetza Kontseiluaren konfigurazioa eta funtzionamendua arautzen ditu, eta kokatuta dagoen toki-erakundeko ordezkariek parte hartzeko aukera aurreikusten du, erakunde titularra ez denean, eta Pertsona Ardatz duen Arretari (PAA) Laguntzeko Sarea sortzea aurreikusten du.

Gizatiartuagoa eta parte-hartzaileagoa

Arau berriaren oinarrizko helburuetako bat da zerbitzua eta zentroak gizatiartzean eta onuradunen eta haien familien parte-hartzean sakontzea. Horregatik, pertsona ardatz duen arreta integrala aipatzen du, entzuteko eta ikasteko prozesu etengabearekin. Beharrezko parte-hartze hori banakako arreta-plan batean zehaztuko da erabiltzaile bakoitzaren arabera.

Proiektuaren memorian zenbait eskubide sartzen direla nabarmentzen da; besteak beste, zentroko bizitzaren antolaketan, jardueretan eta garapenean parte hartzekoa, oheratzeko eta otorduetako ordutegiei buruz erabakitzekoa.

Proiektua ezartzeko, berariazko organoak sortzen dira; besteak beste, zentroen Partaidetza Kontseilua. Horretan, erabiltzaileen, senideen eta bestelakoen ordezkari-kopurua areagotu da. Halaber, modu eraginkorragoan txertatu da toki-erakundeek kudeaketa horretan parte hartzeko eta horren gaineko informazioa izateko duten eskubidea.

Langileen arloan, erreferentziazko profesionalaren irudia gehitu da, eta, egoitzetarako, esperientzia duen pertsona laguntzaile bat ere sartu da. Arautu da, halaber, langileen prestakuntza-plan bat, langile berrientzako plan bat eta laneko arriskuen prebentziorako plan bat egon beharra.

Espazioak gizatiartzea

Dekretuak egoitza zentroa bizileku baten antzekoena izatea ere lortu nahi du. Ildo horretan, adinekoentzat aurrerantzean eraikiko diren eta eraikuntza berriko egoitza-zentro guztietarako, eta hamabost plaza baino gehiago handitzea dakarten obretarako, gehienez 16 pertsonako edukiera orokorra duten bizikidetza-unitateak exijitzen dira.

Era berean, bizigarritasunari buruzko eskakizun materialekin eta hirigintzako eskakizunekin batera, paseatu ahal izateko eta bestelakoetarako kanpoko lorategiak edo espazioak izatea aurreikusten da.

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA