Onetsi da Foru Legea, zeinaren bitartez 25 milioi euroko kreditu berezi bat ematen, arautzen eta banatzen baita, Nafarroako Toki Ogasunen Parte-hartze Funtsaren kargura

25 ekaina, 2020
By

Iruñean, 2020ko ekainaren 25ean. Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur onetsi du Foru legea, 25 milioi euroko aparteko kreditu bat eman, arautu eta banatzekoa, Nafarroako Toki Ogasunen parte-hartzearen funtsaren kargura, COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartu behar izan diren ohiz kanpoko neurri urgenteengatik toki entitateek dituzten beharrei erantzuteko.

25 milioi euroko kreditu berezia finantzatuko da Toki Ogasunen Parte-hartzearen Funtsari atxikitako diruzaintza-gerakina partidaren kargura. Partida horren saldoa apirilaren 15ean 72.164.524,64 eurokoa zen eta horietatik 8.129.776,42 euro erabili dira –ekainaren 17ra arte– aurrekontuen aldaketak finantzatzeko.

Kreditu bereziak honakoak finantzatuko ditu: udaletan covid-19aren krisiagatik izandako gastu handiagoak eta diru-sarrera txikiagoak (10,5 milioi); hiri-garraioaren defizit handiagoa (milioi 1); eta zenbait toki inbertsio (13,5 milioi).

10,5 milioiak honela banatuko dira: 0-3 urtekoen haur-eskolak, 1.500.000 euro; musika eskolak, 200.000; hirugarren adinekoen egoitzak eta adinekoen eguneko zentroak, 500.000: Kirol zerbitzuak, 3.100.000; aparkatzeko gune arautuen zerbitzuak, 600.000; kontziliazioa, 1.000.000; tokiko jarduera ekonomikoaren sostengua, 1.000.000; bestelako gastu handiagoak eta diru-sarrera txikiagoak, 2.600.000 euro.

Hirugarren funts berezia, 13.500.000 eurokoa, tokiko ekonomia bultzatu, suspertu eta dinamizatzeko inbertsioetarako kapital transferentzietarako da.  Funts horren onuradunak izanen dira arlo hauetan inbertsioak egiten dituzten Nafarroako udalerri guztiak: efizientzia energetikoa, hiri mugikortasun jasangarria, zuzkidurak egokitzea, banda zabaleko konektibitatea eta uraren erabilera efizientea.

Inbertsioak udal-mugarteko kontzeju bat edo gehiagorentzat egin ahalko dira eta horiek egiteko epea 2020ko martxoaren 14tik 2021eko irailaren 30era bitartekoa izanen da. Foru lege honek indarra hartu eta hiru hilabeteko epean –NAOn argitaratzen den egunean bertan indarra hartzea aurreikusten–, udalerri onuradunen zerrenda onetsiko da, jaso beharreko diru-kopuruak ere zehaztuta, eta ordainketa osorik eginen da –aurrerakintzat joko da–.

Udalerri bakoitzak jaso beharreko zenbatekoa parametro hauen arabera kalkulatuko da:

  1. a) 38 udalerri bakun, 100 biztanle baino gutxiago dituztenak: 10.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 380.000 euro.
  2. b) 5 udalerri konposatu, 100 biztanle baino gutxiago dituztenak: 11.072 euro udalerri bakoitzak; guztira, 55.360 euro.
  3. c) 81 udalerri bakun, 100 biztanle edo gehiago eta 500 biztanle baino gutxiago dituztenak: 19.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.539.000 euro.
  4. d) 29 udalerri konposatu, 100 biztanle edo gehiago eta 500 biztanle baino gutxiago dituztenak: 21.036,80 euro udalerri bakoitzak; guztira, 610.067,20 euro.
  5. e) 25 udalerri bakun, 500 biztanle edo gehiago eta 1.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 40.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.000.000 euro.
  6. f) 11 udalerri konposatu, 500 biztanle edo gehiago eta 1.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 44.288 euro udalerri bakoitzak; guztira, 487.168 euro.
  7. g) 18 udalerri bakun, 1.000 biztanle edo gehiago eta 2.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 65.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.170.000 euro.
  8. h) 5 udalerri konposatu, 1.000 biztanle edo gehiago eta 2.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 71.968 euro udalerri bakoitzak; guztira, 359.840 euro.
  9. i)19 udalerri bakun, 2.000 biztanle edo gehiago eta 3.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 86.528,20 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.644.035,80 euro.
  10. j) 4 udalerri konposatu, 2.000 biztanle edo gehiago eta 3.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 95.804,02 euro udalerri bakoitzak; guztira, 383.216,09 euro.
  11. k) 14 udalerri bakun, 3.000 biztanle edo gehiago eta 5.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 110.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.540.000 euro.
  12. l) 2 udalerri konposatu, 3.000 biztanle edo gehiago eta 5.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 121.792 euro udalerri bakoitzak; guztira, 243.584 euro.
  13. m) 6 udalerri bakun, 5.000 biztanle edo gehiago eta 10.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 155.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 930.000 euro.
  14. n) 3 udalerri konposatu, 5.000 biztanle edo gehiago eta 10.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 171.616 euro udalerri bakoitzak; guztira, 514.848 euro.
  15. o) 9 udalerri bakun, 10.000 biztanle edo gehiago eta 50.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 200.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 1.800.000 euro.
  16. p) 2 udalerri konposatu, 10.000 biztanle edo gehiago eta 50.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: 221.440 euro udalerri bakoitzak; guztira, 442.880 euro.
  17. q) Udalerri bakun bat, 50.000 biztanle edo gehiago dituena: 400.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 400.000 euro.

Apartatu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Baztango Udala udalerri konposatutzat hartuko da.

Udalerri bakoitzeko biztanle kopurua izanen da Estatistikako Institutu Nazionalak 2020ko urtarrilaren 1ean argitaratutako biztanle kopuru ofiziala.

Osoko bilkuraren eztabaidan gehitzeko bi zuzenketa aurkeztu eta onetsi dira.

Lehenak, “Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarriak ezartzen dituen irisgarritasun unibertsalaren arloko jarduketa plan integralen erredakzioa” hiri mugikortasun jasangarriaren arloko inbertsio finantzagarrietan sartzea aurreikusten du (tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako kapital transferentzien aparteko Funtsaren kargura).

Bigarrenak, “Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia gaitzen du Lege honek ezartzen duena garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko”.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA