NUKFk eta NABIk hitzarmena berritu dute toki entitateetan berdintasun politikak sustatzeko

23 ekaina, 2020
By

NUKFk eta Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABIren) bitartez, herri mailan berdintasun politikak sustatzeko konpromisoa sendotu dute elkarlanerako hitzarmena berrituz, zeinak 45.000 euroko aurrekontua izanen duen; 35.000 euro NABIk emanen ditu eta NUKFk 10.000 euro hartuko ditu bere gain.

Hitzarmen horren bidez, berdintasuneko politiketan sakondu egingo da toki entitateei laguntza teknikoa emanez genero indarkeriaren eta berdintasunaren alorreko politikak sustatu ditzaten eta toki entitateen langile teknikoentzako eta ordezkari publikoentzako prestakuntza bultza dezaten. Horretaz gain, toki entitateen jarduteko ildo estrategikoen artean eta NUKFren jardunean berdintasunaren printzipioa zeharka aplikatuko da.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA