Dirulaguntzak berdintasuneko agenteak kontratatzeko eta berdintasuneko proiektuak eta toki hitzarmenak egiteko

16 ekaina, 2020
By

Aurki, toki entitateei zuzenduriko berdintasuneko agentearen figura kontratatzeko dirulaguntza deialdiak, Nafarroako Berdintasunaren Institutuak (NABIk) emanak, argitaratuko dira NAOn. Halaber, emakume eta gizonen arteko berdintasuneko proiektuak eta kontziliazioari dagozkion toki itunak egiteko dirulaguntzak argitaratuko dira.

 

Bi dirulaguntza horien oinarriak beherago dauden fitxetan eskuragarri daude. Hortaz, interesdunek dokumentazioa prestatzen has daitezke.

Agenteak kontratatzeko dirulaguntzaren fitxa.

Proiektuak egiteko dirulaguntzaren fitxa.

 

Tramitazio telematikoak egiteko epea deialdia NAOn argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da. Benetan eskatzen dizuegu epea ez agortzea eta ahal bezain laster eskaera tramitatzea, eskaerak kudeatzeko lanak aurreratzearren.

 

Gogoan izan oinarriak arretaz irakurtzea garrantzitsua dela tramitazioa errazteaz gain, akatsak zuzentzeko eskaerak ekiditen dituelako.

 

Edozein zalantza argitzeko, NABIrekin jar zaitezkete harremanetan 848 42 15 88 telefonoan edo honako helbide elektronikoan:

transversalidadinai@navarra.es

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA