Foru Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak migratzaileak erroldatzeko tramiteei ekin diete

16 ekaina, 2020
By

Juan Carlos Castillo Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren (NUKFren) lehendakariak eta Patricia Ruiz de Irízar Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak joan den ekainaren 16an izandako bileran, toki entitateek migratzaileen harreran eta inklusioan duten eginkizunarekin lotutako gaiak jorratu zituzten.  Horien artean, aipagarria da pertsona horiek egin behar dituzten erroldatze-izapideen afera, aldez aurreko eta ezinbesteko baldintza administratibo gisa, kontu korronte bat irekitzea bezalako eguneroko ekintzak egin ahal izateko.

Migrazio Politiketako zuzendaritza nagusia eta NUKF iritzi berekoak dira eta tramite horiek egin ahal izateko prozesu burokratikoak arindu beharra ezinbestekoa ikusten dute krisi honekin areagotu diren babesgabetasun administratibo kasuak ekiditeko.

Elkarbizitzarako planak sustatzearen beharra

Gure gizartean migratzaileen inklusioa bultzatzeari dagokionez, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak eta NUKFren lehendakariak bat etorri ziren eta azpimarratu zuten toki administrazioak, herritarrengan hurbilen dagoena izaki, zeregin nagusia izan ahal eta behar duela arlo horretan. Hori horrela, Ruiz de Irízarrek eta Castillok nabarmendu zuten elkarbizitzarako planak egitea beharrezkoa zela egoera soziala aztertu ondoren, halako planak egitea gomendagarria izan daitekeen toki entitateetan.

Horretarako, egun dirulaguntza deialdi bat zabalik da toki entitateetan kulturen arteko elkarbizitza sustatzeko. Zehazki, 150.000 euroko dirulaguntza da toki entitateek egingo dituzten ekintzak laguntzeko: 90.000 euro kulturen arteko elkarbizitza diagnostikoak eta planak finantzatzeko bideratuko dira. Gainontzeko 60.000 euroak aldiz, sentiberatze ekintza zehatzak diruz laguntzeko.

Deialdia joan den maiatzaren 13ko 9/2020 Foru Aginduak onetsi zuen eta aldez aurretik toki entitateei zein gizarte entitateei aurkeztu zitzaien. Aurkezpen hartan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKFk) koordinatutako 20 toki entitate baino gehiagok dirulaguntza horien inguruko interesa erakutsi zuten

Ruiz de Irízar: “Inklusio administratiboa eta soziala eskubideen bermea da”

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako zuzendari nagusi Patricia Ruiz de Irízarrek eskertu egin zuen “NUKFk migratzaileen eskubideei dagokienez erakusten duen jarrera ona” eta azpimarratu egin zuen “migratzaileen inklusio administratiboa eta soziala erraztuko duten neurriak eta inklusio hori, beren eskubideak betetzeko benetako bermea dena, ahalik eta azkarren eta osorik egin dadin ahalbidetuko duten neurriak artikulatzeko beharra”.

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA