Europako dirulaguntzak energia jasangarriko planak egiteko

27 apirila, 2020
By

ENERAGENek webinar bat prestatu du “European City Facility-k (EUCF-k)” toki entitateentzako laguntzen deialdi bat azaltzeko. 2020rako deialdia da (maiatzaren 25etik urriaren 2ra) energia jasangarrian inbertitzeko plan egonkorrak egiteko. 60.000 euroko ekarpen bakarra esleitzen da plana garatzeak behar duen aholkularitza teknikoa, legala edota finantzarioa finantzatzeko. Kopuru hori beste jarduketa mota batzuetarako ere erabili ahalko da, besteak beste, auditoria energetiko, jasangarritasun azterlan, merkatu-analisi eta abarrerako. Dirulaguntzatik kanpo gelditzen dira energia aurrezteko eta eraginkortasun energetikoaren esparruko neurrietan eginiko zuzeneko inbertsioak.

Interesgarria da deialdi honetako informazioa zabaltzea Tokiko Energia Agentziek ere zabal dezaten interesaturik egon daitezkeelakoan.

Beherago deialdiaren azalpen fitxa dago ikusgai. Deialdiari buruzko informazioa ere honako esteka honetan aurki daiteke:

http://www.eneragen.org/en/2020/04/20/primera-convocatoria-de-ayudas-a-entidades-locales-de-la-european-city-facility-eucf/

EUCFren azalpen fitxa

 

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA