Gobernu Ordezkaritzak adierazi du bihar, asteartean, maskarak nola banatuko diren Nafarroa osoan

13 apirila, 2020
By

Iruña, 2020ko apirilaren 13a. Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak  gaur goizean adierazi du bihar, asteartean, 130.000 baino maskara gehiago nola banatuko diren Nafarroa osoan. Informazio hori jakinarazi du, ordezkaritzak berak deituta Nafarroako Gobernuko, udalerrietako, polizietako eta armadako ordezkariekin batera egindako bilera batean. Toki entitateen ordezkari gisa NUKFren lehendakari Juan Carlos Castillo izan da bileran.

Maskaren banaketa lau eremu edo sektoreren arabera antolatu da:

  • Iruña. Maskarak Babes Zibileko Zerbitzuak, Udaltzaingoak eta Polizia Nazionalak banatuko ditu. Banaketarako tokiak honakoak izango dira: autobus geltokia, tren geltokia, hiri garraioko markesinak, ospitaleak, Merindadeen plaza, merkatuaren inguruko eremua eta hipermerkatuak. Halaber, maskarak banatuko dira jendea maiz ibiltzen den eremuetan. 40.000 maskara banatuko dira.

 

  • Tokiko polizia duten udalerriak. Maskarak Babes Zibileko Zerbitzuak eta tokiko poliziak banatuko ditu. Hala behar izatekotan, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak ere laguntza emanen du. Banaketarako tokiak honakoak izango dira: industrialdeetako sarbideak 07.00etatik 09.00etara; osasun zentroetako, supermerkatuetako, saltokietako eta botiketako inguruak 10.00etatik 13.00etara. 45.000 maskara banatuko dira.

 

  • Tokiko polizia ez duten gainontzeko udalerriak. Maskarak Babes Zibileko Zerbitzuak, tokiko poliziak (halakorik balego), Foruzaingoak eta Guardia Zibilak banatuko ditu. 30.000 maskara banatuko dira 2. eremuan adierazitako antzeko tokietan.

 

  • Nekazaritzako eta eraikuntzako sektoreak. Nekazarien sindikatuek eta erakundeek laguntza emanen dute eta, eraikuntza alorrerako, UGT eta CCOO sindikatuek. Sektore bakoitzerako 9.000 maskara banatuko dira.

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA