Covid-19: Araudia eta bestelako dokumentuak

26 martxoa, 2020
By

Ondoren biltzen dira COVID-19aren epidemiak eragindako krisia dela eta onetsitako arau eta kaleratutako dokumentu nagusiak. Atal bakoitzean agertzen diren dokumentuak bere garaian argitaratu moduan jarri dira. Kasu batzuetan, beranduago argitaratutako dokumentuak hasierakoak indargabetzen dituzte.

 

ARAUDI OROKORRA

463/2020 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, COVID-19ak sortutako osasun krisia kudeatzeko larrialdi egoera ezartzen duena.

8/2020 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, premiazko neurriak onesten dituena COVID-19ak eragindako inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko.

1/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 18koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak hartutako Erabakia, 1/2020 Foru Lege-dekretua baliozkotzekoa.

 2/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak hartutako Erabakia, 2/2020 Foru Lege-dekretua baliozkotzekoa.

NUKFren zirkularra, 2/2020  Foru lege-dekretuari buruzkoa

Estatuaren abokatutzaren argibideak 465/2020 Errege Dekretuak aldatutako 464/2020 Errege Dekretuaren interpretazioaren inguruan sortutako zalantzen inguruan.

Barne Ministerioaren argibideak hainbat gairen inguruan.

NUKFko zerbitzu teknikoek emandako informazioa. Jorratzen diren alorrak: finantzazioa, zergak, kontratazioa, administrazio-epeak, langileen babesa eta abar.

Ebazpena, 2020ko martxoaren 25ekoa, Diputatuen Kongresuak emana, martxoaren 463/2020 Errege Dekretuak ezarritako alarma egoera luzatzeko baimena ematen duena.

Maiz egindako galderak osasun arlokoak ez diren Koronabirusari buruzko neurrien inguruan. Nafarroako Gobernuak egindako dokumentua.

10/2020 Errege Lege-dekretua, martxoaren 29koa, ezinbesteko zerbitzuetan aritzen ez diren besteren konturako langileentzako ordaindutako baimen berreskuragarria arautzen duena COVID-19aren kontrako borrokan herritarren mugikortasuna murrizteko asmoz.

SND/307/2020 Agindua, martxoaren 30ekoa, martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege-Dekretua aplikatzeko irizpideak ezartzen dituena eta etxetik lanerako ezinbesteko joan-etorriak ahalbidetzeko erantzukizunpeko adierazpen eredua ere ezartzen duena.

11/2020 Errege Lege-Dekretua, martxoaren 31koa, arlo sozial eta ekonomikoan larrialdiko neurriak ezartzen dituena COVID-19ari aurre egiteko.

 

TOKI ENTITATEEN ANTOLAKUNTZA ETA FUNTZIONAMENDUA

Lurralde Politikaren Ministerioaren zirkularra toki organoen bilerak era telematikoan egiteko aukera emanez

 

OSASUNA

4/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, osasun publikoko jarraibide eta prebentzio neurriak hartzen dituena koronabirusaren (COVID-19) egoeraren eta bilakaeraren ondorioz.

 

GIZARTE GAIAK

130/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, neurri prebentiboak eta gomendioak hartzen dituena oinarrizko gizarte zerbitzuetan (OGZ), gizarte zerbitzuen zentroetan (GZZ), gizarteratze eta laneratze taldeetan (GLT), haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeetan (HNLT), genero indarkeriaren biktimei osoko arreta emateko taldeetan (GIBOAT), etxebizitzaren esparruko gizarteratze taldeetan (EGT) eta etxegabeendako harrera zerbitzuetan, koronabirusaren (COVID-19) eboluzio epidemiologikoak eragin duen alarma egoerak dirauen bitartean aplika daitezen.

132/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, prebentzio neurriak eta gomendioak ezartzen dituena adinekoen, desgaitasuna dutenen eta adingabeen esparruan, koronabirusaren (COVID-19) eboluzio epidemiologikoak eragin duen alarma egoerak irauten duen bitartean.

1/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 18koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

Eskubide Sozialen Ministerioaren dokumentu teknikoa, COVID-19aren krisia dela eta gizarte zerbitzuetako etxez etxeko arreta zerbitzua emateko gomendioak ezartzen dituena.

Eskubide Sozialen Departamentuaren gomendio orokorrak herritarrek boluntariotza-lana egitean.

SND/275/2020 Agindua, martxoaren 23koa, gizarte zerbitzuetako egoitzetan neurri osagarriak onesten dituena antolakuntza eta informazio alorrean COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

2/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

NUKFren zirkularra, 2/2020 Foru lege-dekretuari buruzkoa

Eskubide Sozialen Ministerioaren dokumentu teknikoa, COVID-19ak eragindako krisiaren aurrean, giza kokagune bereizietan eta auzo zaurgarrienetan gizarte zerbitzuen jarduteko moduari buruzko gomendioak ematen dituena.

12/2020 Errege Lege-Dekretua, martxoaren 31koa, larrialdiko neurriak ezartzen dituena genero indarkeriaren biktimak babestu eta laguntzeko.

141/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, aurreikusten duena neurri batzuk ezartzea COVID-19ak ukitutako zentro sozio-sanitarioetan, martxoaren 23ko SND/275/2020 Agindua aplikatuz, Zangozako eta Miranda Argako zahar-etxeetako antolaketa aldatzen duena eta behin-behineko zentroko zuzendari bat izendatzen duena zahar-etxe horien jarduera asistentziala zuzendu eta koordinatzeko, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpe.

 

ORDENA PUBLIKOA

INT/226/2020 Agindua, martxoaren 15ekoa, Segurtasun Indarren jarduketa irizpideak ezartzen dituena martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuarekin, COVID-19ak sortutako osasun krisia kudeatzeko larrialdi egoera ezartzen duenarekin, lotuta.

INT/262/2020 Agindua, martxoaren 20koa, trafikoaren eta motordun ibilgailuen joan-etorriaren alorrean martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua, COVID-19ak sortutako osasun krisia kudeatzeko larrialdi egoera ezartzen duena, garatzen duena.

SND/307/2020 Agindua, martxoaren 30ekoa, martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege-Dekretua aplikatzeko irizpideak ezartzen dituena eta etxetik lanerako ezinbesteko joan-etorriak ahalbidetzeko erantzukizunpeko adierazpen eredua ere ezartzen duena.

 

URA

SND/274/2020 Agindua, martxoaren 22koa, edateko ur-hornidura zerbitzuen eta hondakin uren saneamendu zerbitzuen alorrean neurriak onesten dituena.

 

HONDAKINEN KUDEAKETA

Instrukzioa, etxeko hondakinak kudeatzeari eta COVID-19ari buruzkoa (2020.03.13)

SND/271/2020 Agindua, martxoaren 19koa, jarraibideak ezartzen dituena COVID-19ak eragindako osasun krisi egoeran hondakinak kudeatzeko.

 

KALEKO GARBIKETA

Osasun Ministerioaren dokumentu teknikoa.

Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuaren dokumentua.

 

HEZKUNTZA

26/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, hezkuntza eremuan neurriak hartzen dituena koronabirusaren (COVID-19) egoeraren eta bilakaeraren ondorioz.

27/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, martxoaren 13ko 26/2020 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez hezkuntzaren esparruan neurriak hartu ziren koronabirusaren (COVID-19) egoeraren eta bilakaeraren ondorioz.

 

GARRAIOA

TMA/230/2020 Agindua, martxoaren 15ekoa, agintari autonomikoen eta toki agintarien jokaera zehazten duena haren jabetzakoak diren garraio publikoaren zerbitzuak ezartzerakoan.

Ebazpena, 2020ko apirilaren 2koa, Lurreko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiak emana, lurreko garraioaren bidez maskarak  banatzeko jarraibideak ezartzen dituena.

 

LANGILERIA ETA LANA

Lantokietarako neurriak. Orientabideak

1/2020 Foru Lege-dekretua, martxoaren 18koa, langileriari buruzkoa izaera gehigarria duena Nafarroako administrazio publikoetako langile diren baina aplikazio eremuan sartuta ez dauden langileentzat.

51/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, funtsezko zerbitzu publikoak zehazten dituena, koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen martxoaren 18ko Foru Lege-dekretuan langileriaren arloan xedatzen diren neurriak aplikatzeari dagokionez.

SND/307/2020 Agindua, martxoaren 30ekoa, martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege-Dekretua aplikatzeko irizpideak ezartzen dituena eta etxetik lanerako ezinbesteko joan-etorriak ahalbidetzeko erantzukizunpeko adierazpen eredua ere ezartzen duena.

NUKFren eta Nafarroako Gobernuaren zirkularra, udaletan ezinbestekoa ez den jarduna ordaindutako baimen berreskuragarriaren bidez eteteari buruzkoa

 

ZERGAK ETA FISKALITATEA

1/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 18koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

2/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

NUKFren zirkularra, 2/2020 Foru lege-dekretuari buruzkoa

NUKFko zirkularra COVID-19arekin lotutako ekonomia- eta aurrekontu-neurrien inguruan

11/2020 Errege Lege-Dekretua, martxoaren 31koa, arlo sozial eta ekonomikoan larrialdiko neurriak ezartzen dituena COVID-19ari aurre egiteko.

 

KONTRATAZIOA

Justizia Ministerioaren oharra 8/2020 Errege lege-dekretuaren 34.2 artikuluak aurreikusten duen kontratu txikien epea handitzeari edo luzatzeari buruzkoa.

2/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

 

ETXEBIZITZA

2/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

NUKFren zirkularra, 2/2020 Foru lege-dekretuari buruzkoa

 

OSTATU TURISTIKOAK

SND/257/2020 Agindua, martxoaren 19koa, ostatu turistikoen itxiera ezartzen duena, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuari COVID-19ak sortutako osasun krisia kudeatzeko larrialdi egoera ezartzen duenari, jarraiki.

 

HILETA-OSASUNEKO POLIZIA

SND/272/2020 Agindua, martxoaren 21ekoa, aparteko neurriak ezartzen dituena gorpuak lurperatzeko baimena emateko eta gorpuei amaierako lekua emateko COVID-19ak eragindako osasun krisia dela eta.

 

ETXEKO ANIMALIAK

2020ko martxoaren 19ko Instrukzioa, Osasun Ministerioak emana, etxeko animaliei arreta emateko irizpideak ezartzen dituena COVID-19ak eragindako osasun krisiaren aurrean.

SND/298/2020 Agindua, martxoaren 29koa, aparteko neurriak ezartzen dituena hil-beila eta hileta-ospakizunetan COVID-19aren zabalkundea eta kutsatzeak murrizteko.

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA