Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek haien arteko koordinazioa handituko dute herritarren segurtasunerako arloan

17 otsaila, 2020
By

Nafarroako Gobernuak, Barneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, eta hogeita hamar bat toki entitatek lan-agenda amankomuna adostu dute polizien arteko koordinazio sustatzeko eta Foru Komunitateko udalerrietan herritarren segurtasuna handitzeko. Exekutiboak eta udalek tokiko polizien, Foruzaingoaren eta Estatuko segurtasun indarren arteko koordinazioa eta lan bateratua sustatzeko beharrean bat egin dute kalitatezko zerbitzua eskaini eta segurtasun neurriak indartzeko.

Otsailaren 14an izandako lehenengo bileran honakoan bildu ziren: Javier Remirez lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoa eta Barneko kontseilaria, Amparo Lopez Barneko zuzendari nagusia, Juan Carlos Zapico Foruzaingoko burua eta 29 udalerritako alkate eta ordezkariak.

Zehazki honako udal hauek bertaratu ziren: Mendavia, Antsoain, Milagro, Arguedas, Lizarra, Zangoza, Castejon, Tafalla, Beriain, Corella, Orkoien, Ultzama, Cintruenigo, Berriozar, Galar, Noain-Elortzibar, Andosilla, Esteribar, Barañain, Zizur Zendea, Erriberri, Doneztebe, Bera, Atarrabia, Eguesibar, Marcilla, Uharte, Lodosa eta Falces.

Barneko Zuzendaritza Nagusiak, bertaratutako udalerri bakoitzari galdetegi bat eman zion eta asmoa da, erantzunekin, udalerri bakoitzak segurtasun arloan dituen beharrak ezagutu eta sailkatzea. Halaber, udalerrietako polizien egoera aztertu nahi da dituzten baliabide materialen eta giza baliabideen inguruko informazioa bilduta. Horretaz gain, tokiko poliziek Foruzaingoarekin indarrean dituzten hitzarmenei eta elkarrekin dituzten jarduteko protokoloei buruzko informazioa ere bilduko da. Behin datuak esku artean edukita, beste zenbait bilera eginen dira eskualdeka errealitate zehatz bakoitzari egokitutako konponbideak bilatu edo lan-ildoak eta elkarlana finkatzeko. Bilera horietan guztietan ondorengoak izanen dira: Elizondo, Altsasu, Lizarra, Tafalla, Tutera, Iruña eta Zangozako Foruzaingoaren komisaldegietako arduradunak.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA