Berdintasunerako Institutuarekin hitzarmen berri bat sinatzea onetsi du Federazioko Batzorde Betearazleak toki entitateetan berdintasun politikak sustatzeko

13 otsaila, 2020
By

NUKFren Batzorde Betearazleak joan den otsailaren 11n NABIrekin (Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin) hitzarmen berri bat izenpetzea onetsi zuen toki entitateetan berdintasun arloko politikak sustatzeko. Hitzarmenaren arabera, Institutuak 35.000 euroko ekarpena eginen dio NUKFri eta Federazioak beste 10.000 euro bideratuko ditu toki entitateetan berdintasun politikak sustatzeko eta indartzeko xedea duten zenbait jarduketarako. Jarduketa horien artean, besteak beste, honakoak egonen lirateke: udalek berdintasuneko planak edo proiektuak egin ditzaten laguntza teknikoa ematea, udaleko langileentzako prestakuntza ekintza bat diseinatzea eta hala eskatzen duten udaletan prestakuntza hori ematea, edota NUKFri laguntza ematea ohiko jardueretan hala nola Plan Estrategikoa egitean.

Federazioaren Plan Estrategikoa

Bestalde, Batzordeak joan den legealdian federazioko ildo estrategikoak definitzeko hasitako lanekin jarraitu zuen. Ildo horiek besteak beste antolaketako, jardueretako eta zerbitzuetako arloak jorratzen dituzte.

Diagnostikoaren fasea bukatuta, batzorde betearazleak lantalde bat sortu du eta prozesu parte-hartzaile bat diseinatzeko enkargua egin dio. Lantaldea mota eta tamaina ezberdineko toki entitatetako ordezkariek osatzen dute. Ordezkari dira, hain zuzen ere, honakoak: federazioko lehendakaria eta lehendakariordeak, Iruñeko, Gesalazko, Aranguren Ibarreko eta Urdiaingo alkateak, Aurizberriko eta Artikako kontzejuburuak eta Erriberako zein Izarbeibarko hondakinen mankomunitateetako lehendakariak.

Langileria. Bestalde, batzordeak onetsi egin zituen ere bai federazioko langileriaren lansariak eta 2020ko laneko egutegia. Administrazioetan bezala, soldatak % 2 igoko dira urtarrilaren 1etik aurrera Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onesten direnean.

Hitzarmena Correosekin. Azkenik, bilera berean, onespena eman zitzaion Federazioak Correosekin duen hitzarmena luzatzeari. Hitzarmen horri esker, toki entitateek hainbat beherapen eta fakturatzeko sistema bat dute.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA