2020ko Toki Inbertsioen Planaren libreki erabaki beharreko funtsen banaketa zehaztu du Parlamentuak

11 otsaila, 2020
By

2020ko Toki Inbertsioen Planak libreki erabakitzeko funts gisa aurreikusten zituen 5 milioien banaketa zehazten duen zuzenketa onetsi du Nafarroako Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordeak. 2.000 biztanle baino gutxiago dituzten 212 udalerri bakoitzak 16.518 euro jasoko ditu. 2.000 eta 2.999 biztanle arteko udalerriei, aldiz, 26.000 euro dagozkie, eta 3.000 biztanle edo gehiago dituztenei, 9.999 biztanle artekoei, 36.000 euro. Diru-partidak inbertsioak egiteko erabili beharko dira.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA