Onetsi da 2017-19 aldirako Toki Inbertsioen Planaren indarraldia luzatzen duen legea

16 urtarrila, 2020
By

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 16an.  Parlamentuaren Osoko Bilkurak 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren indarraldia luzatzen duen Foru Legea aho batez onetsi du.

Osoko Bilkurako eztabaidan gehitzeko bi in voce zuzenketa onetsi dira, abenduaren 13ko 18/2016 Legeari, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duenari, zenbait aldaketa ezartzen dizkiotenak atzeraeraginezko izaerarekin.

Lehenengo zuzenketak Toki Administrazioaren Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen dio “atzerapenak justifikatu eta argudiatu dituzten toki entitateei zehapenik ez ezartzeko”.

Ildo horretan, argudiatzen da jardunaldi amaierari dagokion zenbatekoa jasotzeko eskubidea galtzea “neurrigabea eta gehiegizkoa” dela amaierako dokumentazioa berandu aurkeztu izanagatik. Zenbait kasutan, ondorioak “oso larriak” dira toki ogasunentzat, are gehiago aurkeztutako dokumentazioak baldintzak betetzen baditu.

Bigarren zuzenketak, berriz, zehapenen atalean egindako aldaketak kaltetutako toki entitateei atzeraeraginezko izaerarekin ezartzea ahalbidetzen du. Zehazki, indarrean sartu aurretik hasitako prozedurak hartzen ditu bere gain, “beti ere araubide juridikoa aurreko araubidea baino onuragarriagoa bada”.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA