NAOk hiru dirulaguntza deialdi argitaratu ditu uztailaren 8ko uholdeek kaltetutako nekazaritzako azpiegiturak eta abeltzaintzako ustiategiak konpontzeko

29 abendua, 2019
By

Abenduaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialak hiru dirulaguntza deialdi argitaratu ditu abeltzaintzako ustiategiak eta toki entitateen eta ureztatzaile-elkarteen nekazaritzako azpiegiturak konpontzeko:

142/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, ureztatzaile-elkarteek nekazaritzako azpiegiturak konpontzen eginiko gastuak estaltzeko salbuespenezko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onesten dituena, foru agindu honen I. eranskinean ageri den moduan. Nafarroako Erdialdean 2019ko uztailaren 8an izandako ohiz kanpoko eurite eta uholdeen ondorioz egin ziren gastu horiek.

162/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez oinarri arautzaileak onesten baitira salbuespeneko laguntza batzuk emateko, toki entitateen titulartasunekoak diren eta 2019ko uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean izandako ohiz kanpoko euri-jasen eta uholdeen ondorioz kaltetu ziren nekazaritzako azpiegiturak konpontzeko gastuak diruz laguntzeko. Foru agindu honen I. eranskinean jaso dira oinarri arautzaile horiek.

164/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak, hain zuzen ere 2019ko uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean izandako ohiz kanpoko euri-jasen eta uholdeen ondorioz nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan kaltetutako elementuak konpontzeko laguntzak emateko, foru agindu honen I. eranskinean jaso bezala.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA