NUKFko gidaritza berria Parlamentuko lehendakariarekin bildu da

11 urria, 2019
By

NUKFko lehendakari berria, Juan Carlos Castillo, Parlamentuko lehendakaria Unai Hualderekin bildu da gaur goizean. Gaurkoa, lehenengo bilera izan da Federazioak iragan urriaren 4an eginiko batzarrean gobernu-organoak berritu ondoren. Castillorekin batera, bilera horretan Federazioko Ander Oroz bigarren lehendakariordea eta Berta Enrique idazkari nagusia ere izan dira.

Izandako bilkuran, Castillok Hualderi NUKFk Parlamentuarekin elkarlanean aritzeko duen prestutasuna adierazi dio zertan eta toki entitateentzako interesgarriak izan daitezkeen alderdietan. Horretaz gain, bi entitateek amankomunean dituzten zenbait helburu errepasatu ditu eta hainbat gai zehazten joateko beharra adierazi du. Besteak beste, honakoak aipatu ditu: Toki Administrazioa Berrantolatzeko Legea, Transferentzia Arrunten Funtsa eta Toki Inbertsioen Plana arautzen dituten lege berriak edo Administrazio elektronikoaren ezarpena.

Unai Hualdek, berriz, NUKFko arduradunei Parlamentuko batzorde berrien inguruko informazioa emateaz gain, bi entitateen artean harreman arina eta erraza edukitzearen garrantzia adierazi die, batik bat, Nafarroako toki entitateen munduak “erronka garrantzitsuak” dituelako esku artean.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA