NUKFko lehendakariak Nafarroako saharar ordezkari berriari harrera egin dio

11 urria, 2019
By

Iruñean, 2019ko urriaren 11n. Juan Carlos Castillo NUKFko lehendakariak, Federazioaren izenean, saharar herriarekiko elkartasun osoa adierazi dio Nafarroako saharar ordezkari berria den Lehbib Breikari gaur goizean Federazioko egoitzan izandako bileran.

Bileran zehar, lehendakaritzaren aurkezpena egiteaz gain, saharar ordezkariak Saharako gatazkaren historia errepasatu eta egungo egoera azaldu du. Halaber, historian zehar bere herriak Nafarroako Foru Komunitatearen eta bertako toki entitateen aldetik jasotako laguntza modu baikorrean baloratu du. Horrekin batera, ordezkariak saharar ordezkaritzaren eta NUKFren arteko elkarlanarekin jarraitzeko asmoa adierazi du.

Federazioko lehendakariak, berriz, gogorarazi du bi entitateek hitzarmen bat izenpeturik dutela 2017az geroztik eta, bertan, bi entitateen arteko harremanak antolatzeaz gain, laguntza ekonomikoa ere islatzen dela. Esate baterako, errefuxiatuen kanpalekuetako garapen proiektuei emandako laguntza ekonomikoa edo “vacaciones en paz” programari zuzendurikoa. Azken horri esker, ehundaka haur saharar uda Nafarroan igarotzen dute.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA