Juan Carlos Castillo, Azkoiengo alkatea, NUKFko lehendakari

5 urria, 2019
By

Juan Carlos Castillo, Azkoiengo alkatea, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakari hautatu zuten iragan urriaren 4an, federazioak bere aginte-organoak berritzeko egin zuen batzarrean. Castillok 690 boto lortu zituen bigarren bozketan, Mario Fabo Marcillako alkateak, aldiz, 492 lortu zituen eta Ander Oroz Antsoaingoak boto bakarra. Orozek lehenengo bozketan 376 boto eskuratu zituen baina, bigarren bozketan, botoa Castillorentzat eskatu zuen.

Federazioaren estatutuei jarraiki, lehendakariorde lehenengoa eta bigarrena izendatuak izanen dira lehendakaritzara aurkeztu eta kargua lortu ez duten hautagaiak, boto kopuruaren araberako ordenan. Hori horrela, Fabo lehenengo lehendakariorde eta Oroz bigarren lehendakariorde izendatu zituzten.

 

Batzorde Betearazle berria

Lehendakaria hautatu ondoren, batzarrak Batzorde Betearazleko kideak hautatu zituen. Hona hemen nola gelditu zen osatua:

3.000 biztanletik beherako udal bakunen ordezkariak

Aitor Larraza, Irurtzungo alkatea

Oihan Mendo, Garesko alkatea

Jesús Esparza, Kasedako alkatea

Mari Carmen Segura, Alesbesko alkatea

 

3.000 biztanletik 20.000ra bitarteko udal bakunen ordezkariak

Jesús María Arrizubieta, Tafallako alkatea

Raúl Maiza, Berriozarko alkatea

David Álvarez, Castejongo alkatea

Óscar Bea, Cintruenigoko alkatea

 

20.000 biztanletik gorako udal bakunen ordezkariak

Enrique Maya, Iruñeko alkatea

Alejandro Toquero, Tuterako alkatea

 

500 biztanletik beherako udal konposatuen ordezkaria

Pedro José Soto, Gesalazko alkatea

 

500 biztanletik gorako udal konposatuen ordezkaria

Manuel Romero, Arangurengo alkatea

 

500 biztanletik beherako kontzejuetako ordezkaria

Mikel Landabere, Aurizberriko Kontzejuko burua

 

500 biztanletik gorako kontzejuetako ordezkaria

Cristina Recalde, Artikako Kontzejuko burua

 

Bestelako entitateetako ordezkariak

Sabina García, Izarbeibarko Mankomunitateko lehendakaria

Fernando Ferrer, Erriberako Mankomunitateko lehendakaria

 

Ultzamako eskualdeko ordezkaria

Ester Lakasta, Basaburuako alkatea

 

Larraungo eskualdeko ordezkaria

Mikel Zabaleta, Leitzako alkatea

 

Erronkari-Zaraitzuko eskualdeko ordezkaria

Itziar Semberoiz, Espartza Zaraitzuko alkatea

 

Agoizko eskualdeko ordezkaria

Ángel Unzué, Agoizko alkatea

 

Vianako eskualdeko ordezkaria

Yolanda González, Vianako alkatea

 

Sakanako eskualdeko ordezkaria

David Oroz, Urdiaingo alkatea

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA