Estatuko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialek hauteskundeak deitu dituzte M-26an hala egin ez zen udal eta kontzejuetan

25 iraila, 2019
By

Irailaren 24ko 229. EAOn hautagai zerrendarik ez edukitzeagatik maiatzaren 26an hauteskundeak deitu ez zituzten udalerriei (31 Nafarroan) zuzenduriko tokiko hauteskunde partzialen deia argitaratu da. Era berean, 189. NAO Bereziak egoera berean dauden Nafarroako 84 kontzejuentzako gauza bera egiten du. Bi hauteskundeak azaroaren 17an eginen dira.

Horretaz gain, 230. EAOn azaroaren 10eko hauteskunde orokorretarako deia argitaratu da.

NUKFk dagokien udal eta kontzejuei hauteskunde prozesuaren inguruko informazioa emanen die.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA