Asteburu honetan, Nafarroako 50 udalerrik Ondareko Europako Jardunaldietan parte hartuko dute “Artea eta aisialdia” goiburupean

24 iraila, 2019
By

Europako Kontseiluak urtero sustatutako Ondareko Europako Jardunaldiak eta “Artea eta aisialdia” goiburupean hilaren 27, 28 eta 29an eginen dira. Horregatik, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako 50 herrialderekin batera, arte bisualak, zinema, antzerkia, dantza, jokuak, irakurketa, musika zein argazkilaritzarekin lotura duten jarduerak antolatu ditu. Horiekin, ondarearen alderdi ezberdinak azpimarratuko dira eta pertsona zein taldearen gozamenerako artea iturritzat hartuko da.

Programaren barnean, ibilbideak, interpretazio-paseoak, lehiaketak, bisita gidatuak, tailerrak, hitzaldiak eta kontzertuak aurkitzen dira, besteak beste, eta kultur ondareko ondasun esanguratsuenak ez ezik, Foru Komunitatean normalean helezinak diren zenbait leku ere bisitatu ahal izango dira.

Helburua da era askotariko publikoarengana iristea, adin eta interes ezberdineko taldeei zuzendutako jardueren bitartez (espezialistak eta zaleak, bizilagunak eta turistak, familiak, ikasleak, haur-taldeak, e.a.), herritar guztiek gozatzeko eta inplikatzeko aukera izan dezaten.

Era berean, aurreko urteetan bezala, eskola-jarduerak egingo dira ikastetxeetan, hurbileko ondare kulturalarekin duten erlazio handia agerian uztearren. Hezkuntza-programa honen bitartez, gazteei erakutsi nahi zaie ondarea alderik dibertigarrienetik ulertzen.

Programaren antolakuntzan, elkarteek, fundazioek eta bestelako erakunde sozialek ere hartu dute parte.

50 herrialde parte-hartzaile

Ondarearen Europako Jardunaldiak (OEJ) urtero egiten dira Europako Kultur Hitzarmena sinaturiko 50 herrialdetako bakoitzean; era horretan, eskualdeko eta tokiko administrazioen sarea, talde zibikoak eta boluntarioak arduratzen dira jarduera ezberdinak antolatzeaz, Europako herrialdeen gai baten inguruan, nahiz eta herrialde bakoitzak hautatu gai hori estatu edo toki mailan egokitu ahal duen.

“Artea eta Aisialdia” goiburupean, OEJren asmoa da ondareak eta arteak dituzten alderdi ugari azpimarratzea entretenimendu-iturri gisa, osagai ukigarri eta ukiezinetan. Izan ere, gizakiari bere eguneroko bizimodutik ihes egiteko aukera eskaintzen dio, kulturaren zati bat bereganatuaz eta egile, ezagutzaile, babesle eta protagonista bilakatuaz.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA