Abel Caballero Vigoko alkatea EUPFko lehendakari hautatu dute berriro

23 iraila, 2019
By

Beste behin ere, Abel Caballero Vigoko alkatea Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioko (EUPFko) lehendakaria izanen da, irailaren 21eko Batzarrean kontsentsuzko hautagai-zerrenda bakar baten zerrenda-buru izan ondoren. Entitatearen lehenengo lehendakariordea Jose Maria Garcia Urbano Esteponako alkatea izanen da eta bigarren lehendakariordea, berriz, Milagros Tolon Toledoko alkatea.

Gobernu Batzordean Nafarroako alkatetzarik agertzen ez den arren, Foru Komunitateak badu ordezkaritza Lurralde-Kontseiluan. Bertako kide dira, hain zuzen ere, Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Susana Castresana Alloko alkatea.

Hautatua izan ondoren, Caballerok toki finantzaketaren hobekuntza ezarri zuen bere agintaldiaren lehentasun gisa.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA