Gobernu zentralak presazko neurriak onetsi ditu uztailaren 8an uholdeek Erdialdean sortutako kalteak konpontzeko

21 iraila, 2019
By

Ministroen Kontseiluak pasaden apirilaren 1etik hona ekaitzak, uholdeak, baso-suteak eta bestelako hondamendi naturalak jasan dituzten probintziak eta erkidego autonomoak “babes zibileko larrialdi batek larriki erasandako zonalde” izendatzea erabaki du. Horien artean aurkitzen da Nafarroako Erdialdea, uztailaren 8ko ekaitzaren ondorioz uholdeak jasan zituena.

Errege Lege-Dekretu bidezko aitorpen horrek ezbeharrek sortutako kalte pertsonalak zein materialak arintzeko bederatzi ministeriok presazko hainbat neurri hartzeko aukera ahalbidetzen du.

Barne Ministerioak kudeatuko ditu familiek ohiko etxebizitzan edo lehengo beharreko tresnerian jasandako kalte pertsonalak edo materialak arintzeko laguntzak baita jabeen erkidegoetako  elementu amankomunetan eta merkataritza, industria zein zerbitzuetako establezimenduetan jasandako kalte pertsonalak edo materialak arintzeko laguntzak ere. Halaber, Barne Ministerioak toki-korporazioek egindako larrialdiko gastuak ordainduko ditu eta dirulaguntzak emanen dizkie prestazio pertsonalak egin edo eskumeneko jarduerak hala eskatuta prestazioak egin dituzten pertsona fisikoei edo juridikoei.

Laguntza horiek aseguru entitateek edo Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak emandako kalte-ordainekiko izaera subsidiarioa eta osagarria dute.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA