NUKF eta La Caixa eta Nafarroako Kutxa fundazioek hitzarmen berri bat sinatuko dute udalen enplegu sozialerako programak sustatzeko

6 martxoa, 2019
By

NUKFk eta Nafarroako Kutxa eta La Caixa fundazioek hitzarmen berri bat aurkeztu zuten, joan den martxoaren 6an, helburu duena udalek eta kontzejuek Eskubide Sozialetako Departamentuaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren deialdien barnean egiten dituzten enplegu programetako materialen gastuak finantzatzea. Aurten ere, fundazioek 90.000 euroko ekarpena eginen diote Federazioari, horrek 2.000 biztanletik beherako udalerrien artean banatzeko (gehienez ere 2.500 euro entitate bakoitzeko).

Honako hauek aurkeztu zuten hitzarmena: Pablo Azcona, NUKFko presidentea; Oscar Insausti, Caixabank-eko Instituzioen zuzendaria; eta Javier Miranda, Nafarroako Kutxa fundazioko burua.

Ekitaldian, Federazioko presidenteak nabarmendu du hitzarmenak helburu duela enplegua sustatzea toki entitate txikietan, haien finantzazioa hobetzea enplegu sozialeko programetan, laguntzea parte hartzen halako programetan eta landa eremuko despopulazioari aurre egitea.

Bestalde, La Caixako Instituzioen zuzendaria den Oscar Insaustik adierazi zuen pozik dagoela enpleguaren politika sozialak xede dituen programarekin, eta Nafarroako Kutxa fundazioko burua den Javier Mirandak adierazi zuen ekimen horrek bat egiten duela entitatearen ildo nagusiekin, hala nola lurralde orekaren edo irisgarritasunaren alderdietan.

390.000 euro bost urtean

Bukatzeko, Federazioko presidenteak gogora ekarri zuen hitzarmenaren 5 urtean fundazioek 390.000 euroko ekarpena egin dutela, eta, horri esker, 249 eskaerari erantzun zaiela eta 577 pertsonaren enplegua sustatu dela.

 

Argazki oina

Ezkerretik eskuinera: Javier Miranda, Nafarroako Kutxa fundazioko burua;  Pablo Azcona, NUKFko presidentea; eta Oscar Insausti, Caixabank-eko Instituzioen zuzendaria.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA