Toki entitateek aztertu dute zer aurrerapen eta lehentasun duten herritarren partaidetzan

3 martxoa, 2019
By

Oraingo legegintzaldian berraztertu egin dira toki entitateek herritarren partaidetzaren arloan dituzten politikak; izan ere, tankera askotako prozesu ugari egin dira, herritarrek protagonismo handiagoa izan dezaten udalbatzen erabakietan. Kontsultak egin dira, dela on line, dela bertatik bertara, edo parte hartzeko planak, edo aurrekontu parte-hartzaileak, edo populazioko berariazko taldeekin lan egitea; halako jarduketak egin dira udaletan han-hemen.  Nafarroako Gobernuak eta NUKFk, bere aldetik, lagundu dute halakoak sustatzen, 2016ko maiatzean biek izenpetutako hitzarmena dela eta.

Joan den martxoaren 1ean, berrogeita hamar udal ordezkari baino gehiago elkartu ziren jardunaldi batean balantzea egiteko eta etorkizuneko erronkei heltzeko; jardunaldiaren aurkezpenean parte hartu zuten, halaber, Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanen kontseilariak eta Pablo Azcona Federazioko buruak.

Topaketaren lehenengo erdian aztertu zuten nola dagoen orain herritarren partaidetza eta zer erronka dituen, Javier Arteagearen eskutik (Alcobendasko Udaleko Herritarren Partaidetzako zuzendariorde nagusia, Espainiako Udal eta Probintzien Federazioa ordezkatuz), Fernando Pinadoren eskutik (Bartzelonako Udaleko Partaidetzaren eta Demokraziaren komisionatua) eta Eneko Larrarteren eskutik (Tuterako alkatea, zeina agian baita politikagintza horretan gehien aritu den Nafarroako udalerria).

 

Aurrerapenak eta zailtasunak

Hizlariek alor horretan azken urteotan egin aurrerapenez esan zutenaren arabera, ondorioztatzen ahal da gaia politikarien zein herritarren agendan sartuta dagoela, 2.0 teknologien aurrerapenek lagundu dutela, gorputz teoriko bat sortu dela eta aurrerapenak izan direla bai instituzionalizazioan bai antolaketa administratiboan.

Zailtasunen artean, honako hauek nabarmendu zituzten: herritarrek behar adinako kontzientziarik ez izatea parte hartzeko beharraz, herritar batzuek interesik ez izatea, Nafarroak batzuetan gehiegi baliatu izana edo esparru instituzionala prest ez egotea politika lokalaren molde horretarako.

 

Lehentasunak

Oraingo lehentasunei dagokienez, adierazi zuten partaidetza eguneroko gaietara eraman behar dela, arau-esparru bat sortu behar dela, teknologia normaldu eta zuzen erabili behar dela, prozesuak sinplifikatu behar direla eta profesionalizazioa sustatu behar dela.

 

Gobernuaren eta NUKFren arteko hitzarmenaren balantzea

Jardunaldi berean, Gobernuaren eta NUKFren ordezkariek txosten bat aurkeztu zuten non balantzea egin zitzaion bi entitateek sinatutako hitzarmenari. Nabarmendu zuten 5 jardunaldi egin direla berariazko gaiei buruz, mintegi bat sortu dela langile teknikoentzat, martxan jarri dela aurrekontu parte-hartzaileei buruzko foro bat, zenbait gidaliburu argitaratu direla, aholkularitza eman zaiela toki entitateei, diru-laguntzen deialdi bat egin dela prozesu parte-hartzaileetarako edo sari bat sortu dutela.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA