NUKFk eta Berdintasunerako Institutuak hitzarmen berri bat sinatu dute berdintasun politikak sustatzeko toki entitateetan

1 martxoa, 2019
By

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak hitzarmen berri bat sinatu dute berdintasun politikak sustatzeko Nafarroako toki entitateetan. Hitzarmena joan den otsailaren 27an sinatu zuten, batetik, Pablo Azcona Federazioko buruak, eta bestetik, Mertxe Leranoz Institutuko zuzendariak.

Horri jarraikiz, NUKFk aholkularitza teknikoaren zerbitzua jartzen du Nafarroako toki entitateen eskura, berdintasunaren eta genero indarkeriaren arloko jarduketak egin ditzaten. Zerbitzu horrek, gainera, eginkizun hauek beteko ditu: araudia eta oinarrizko agiriak hedatzea entitateen artean, ordenantzak eta beste udal araudi batzuk biltzea, agiri bat prestatzea berdintasunaren arloko udal politika baten oinarrizko elementuei buruz, politiko eta teknikarientzako topaketa bat antolatzea, eta Federazioari berari aholkularitza ematea berdintasunaren printzipioak txertatzeko bere lan ildoen artean.

Federazioak gida bat editatu eta zabalduko du toki entitateen artean (“Incorporación de la perspectiva de género en contratos, subvenciones, convenios y conciertos”), Santiago Lesmesek 2018an idatzia.

Jarduketa horiek finantzatzeko, NUKFk 10.000 euroko gastua hartuko du bere gain, eta Institutuak gainerakoa, 35.000 gehienez ere.

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA