Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Hobekuntzak montepioetan eta abeltzaintzako instalazioen osasun araudia, Toki Araubideko Foru Batzordearen azken bilkuran

Toki entitateek Toki Araubideko Foru Batzordean dituzten ordezkariek kontrako txostena egin zioten, azaroaren 19ko bilkuran, foru legearen proiektu bati, zeinak montepioen araudian sartu gogo baititu Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren pentsioen sisteman berriki eginiko aldaketak, Nafarroako Gobernuak ez zuelako onartu testua mahai gainean uztea Iruñeak proposatutakoa aztertzeko (hiriko suhiltzaileen pentsioaren ordainketaren inguruan, zeina Foru Administraziora baitago transferituta aspaldi).

Besteak beste, honako hauek aipatu beharra dago: amatasunaren osagarriak duen eragina kontribuzio pentsioak kalkulatzeko; bateraezintasunen araubidea aldatzea, bide ematen duena pentsioa eta lana bateratzeko zenbait baldintzatan; edo oinarriaren %100etik gora jasotzea lan bizitza borondatez luzatzen denean.

Osasun arloko araudia abeltzaintzako ustiategietan

Bilkura berean, toki entitateen ordezkariek aldeko txostena egin zioten Abeltzaintzako ustiategietako eta haien instalazioetako animalien osasun eta ongizate baldintzei eta antolamendu zooteknikoari buruzko foru dekretu proiektu bati. Arauak, besteak beste, ustiategi bakoitzaren gehieneko edukiera arautzen du, edo instalazioen arteko tarteak, edo instalazioetatik beste eremu batzuetara daudenak.

Aldeko txostena gorabehera, NUKFk alkate batzuen desadostasunak helarazi zizkion Nafarroako Gobernuari, dela aipatutako gaiengatik, dela beste batzuengatik (testuko abeltzaintza estentsiboaren definizioa, esaterako).

Hori dela eta, Landa Garapeneko kontseilariak proposatu zuen udalen ordezkariekin biltzea, dekretuaren edukia azaltzeko.

 

Zuzeneko sarbidea Kontuen Ganberaren IDECALera

Bukatzeko, balorazio positiboa egin zitzaion Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak izenpetutako hitzarmenari, zeinak bide ematen baitu toki entitateen kontuei buruzko espedienteak biltzen dituen IDECAL datu-baseetara sartzeko.