80 milioi, enpleguak sortzeko jende urriko tokietan

9 urria, 2018
By

Gazteen enplegugarritasuna eta ekintzailetza ugaltzeko proiektuak sustatu eta bultzatu gogo dira

 

Madrilen, 2018ko urriaren 8a.- Gobernuak mekanismo bat jarri du martxan, Errege Lege Dekretu baten bidez, toki entitateek enpleguaren, autoenpleguaren eta ekintzailetza proiektuak finantzatzeko, helburua izanik erronka demografikoari heltzea populazio gutxieneko udalerrietan. Laguntzak, guztira, 80 milioi dira, Europako 2014-2020 Gizarte Funtsaren Gazte Enpleguaren Programa Eragilearen kargura.

 

Zehazki, honelako udalerrietan sustatuko dira proiektuak laguntza horiekin: hiri eremu handi batekoak izan gabe, populazioa 5.000 biztanlekoa edo hortik beherakoa dutenak, edo 5.001etik 10.000 bitartekoa izanik, saldo demografikoa negatiboa izan dutenak.

 

Honako hauek aurkez ditzakete proiektuak: probintzietako eta foru diputazioek, uharteetako kabildoek eta kontseiluek, probintzia bakarreko autonomia erkidegoek, 10.000 biztanletik beherako udalerriek, eskualdeetako kontseiluek edo udalerriak biltzen dituzten entitateek, eta aipatuetako toki entitateetako edozeinen menpeko erakunde autonomoek.

 

Laguntzek 16 urtetik gora eta 30 urtetik beherakoak dituzte xede, desgaitasuna dutenak barne, baldin eta langabeak eta hezkuntza edo prestakuntzako sistemetan sartu gabeak badira, baina izena emanda badaude Europako Gizarte Funtseko Gazte Bermearen Sistema Nazionaleko fitxategian.

 

Eskaerak aurkezteko epea eta proiektuak egitekoa 2020ko abenduaren 31n bukatuko da.

 

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA