Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ANIMSAk eta NASERTICek hitzarmen bat sinatu dute toki entitateen konexio telematikoak hobetzeko

Toki entitateek administrazio elektronikoa ezartzeko orduan konexio telematikoarekin dituzten arazoak konpondu nahian, NASERTICek konexio zerbitzuak emanen ditu, autoprestazio araubidean, eta udalen banda zabala hedatuko du ANIMSA osatzen duten toki entitateentzat. Horretarako, hitzarmen bat sinatu zuten, joan den irailaren 18an, María Jose Beaumont Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza kontseilariak eta Joseba Asirón Iruñeko alkateak, horiek bi sozietateetako buruak baitira.

Jarduketa horri esker, ANIMSAk bere kideei ematen dizkien IKT zerbitzuak (informazio eta komunikazio zerbitzuak) hobetuko dizkie, administrazio elektronikoa bultzatuko du Nafarroan, eta toki administrazioaren zerbitzuak hobetuko dizkie herritarrei.

NASERTIC Nafarroako Gobernuaren enpresa da, administrazio publikoentzat zerbitzu informatikoak ematen dituena. Horretaz gain, komunikazio elektronikoen azpiegitura, sistema eta sareak hedatu, ustiatu, kudeatu eta mantentzen ditu.

Bi sozietateen arteko hitzarmenak bost urte iraunen du, eta beste bost urtera luza daiteke.