Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko urrira arte ez dute indarrik hartuko administrazio elektronikoaren betebehar aipagarri batzuek

Gobernu zentralak 2020ko urriaren 2ra arte atzeratu du administrazio elektronikoaren arloko xedapen nagusiek (Prozedura Administratiboari buruzko 39/2015 Legean aurreikusitakoak) indarra hartzeko eguna. Epe horren geroratzea irailaren 4ko NAOn argitaratu da, abuztuaren 31ko 11/2018 Lege Errege Dekretuan, zeinak transposizioa egiten baitie zenbait zuzentarauei (langileekin pentsioak direla-eta hartutako konpromisoak, kapitalen zuritzea eragoztea eta hirugarren herrialdeetako herritarrek sartzeko eta bizitzeko bete beharreko baldintzak) eta urriaren 1eko 39/2015 Legea aldatzen baitu, Administrazio Publikoen administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

Errege dekretuak honela dio, hitzez hitz: “Lege honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta urtebetera hartuko du indarra.

Nolanahi ere, 2020ko urriaren 2tik aurrera sortuko dituzte ondorioak ahalordeen erregistro elektronikoari, gaikuntza duten enplegatu publikoen erregistroari, administrazioaren sarbide orokor elektronikoari eta artxibo bakar elektronikoari buruzko xedapenek.”

Jakina denez, toki administrazioak baldintza elektronikoetara egokitzeko prozesuan daude sartuta buru-belarri, baina, oro har, ez dute prozesua burutu, eta hura hurrengo urteetara luzatuko da.