Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

NUKFk zenbait proposamen helarazi die udalei bero-boladaren ondorioak apaltzeko

Nafarroako Gobernuarekin koordinatuta, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak zenbait aholku helarazi die Erriberako udalei bero-baladak herritarren gainean dituen ondorioak apaltzeko.

Aholkuak Nafarroako bete udalerriek ere aplika ditzakete, komunitate osoan izanen baitira tenperatura handiak, baina hegoaldea joko dute bereziki.

Hona hemen proposamenak:

Bero-bolada baten aurrean udaletan jarduteko proposamenak

  1. Oinarrizko gomendioak helaraztea bizilagunei, beroak osasunaren gainean eraginik izan ez dezan. Udalek bizilagunekin komunikatzeko bide desberdinak dituzte eta, horien bitartez, denei helarazten ahal diete geroago zehazten diren gomendio guztiak. Komunikatzeko bideak hauek izan daitezke: web orriak, sare sozialak edo toki estrategikoetan kartelak paratzea. Honako hauek dira herritarrei helarazi beharreko oinarrizko gomendioak:

Gehiago edatea. Ur eta likido fresko gehiago edatea, egarriak ez egon arren.

 

Kasu ematea jarduera fisikoari. Ariketa fisiko gogorreneko jarduerak bero gutxieneko orduetan egitea: erosketa, garbiketa, ibiltzea, baratzea, lorategia, lana, kirola…

 

Eguzkitik babestea:

– Ez egotea eguzkitan eguerdian edo arratsaldeko lehenengo orduetan.

 

– Itzalera jotzea eta kapela, guardasola edo betaurrekoak erabiltzea, bai eta gure azalerako egoki den babes faktoreko krema ere.

 

Fresko egotea:

  • Etxe barnean, tokirik freskoena aurkitzea, dutxa edo bainu hotza hartzea, leihoak irekitzea hozten duenean eta egunean itxita edukitzea, haizagailua edo aire egokitua erabiltzea, halakorik izanez gero…
  • Hori ezinezkoa bada, leku klimatizatu batera joatea: zinema, kafetegia, dendak…
  • Arropa argia, nasaia eta arina.
  • Ez uztea inor aparkatutako ibilgailu itxi baten barnean, eta are gutxiago eguerdian.

 

Osasun Zerbitzuekin harremanetan jartzea. Harremanetan jarri behar da sukar handia izanez gero (39 C edo gehiago) edo kontzientzia egoeraren alteraziorik bada.

 

Adinekoak. Tenperatura handiko alertarekin, adinekoekin harremanetan jarri behar da (familiakoak, lagunak, auzokoak…) gutxienez egunean bitan; ziurtatu behar dugu neurriak hartzen dituztela beroaren kontra, eta haien osasun egoera egiaztatu.

 

  1. Alertaren eta gomendioen berri ematea udal zerbitzuen eta instalazioen arduradunei, langileek kontuan har ditzaten. Langile horien artean, udako jarduerak, kanpalekuak, kirol jarduerak eta abar antolatzearen arduradunak nabarmendu behar dira, gomendio horiek bete behar dituztelako, eta ekin pertsona batek bero kolpearen sintomak dituenean.

 

  1. Udalak antolatzen ez baditu ere, udalerrian gisa horretako jarduerak egiten direnean, horien arduradunei ere helarazi behar zaie informazio hau.

 

  1. Aztertuko da bertan behera utzi, atzeratu edo orduz aldatu behar diren alerta egunetan egin gogo diren jarduerak, baldin eta osasunerako arriskuak badituzte tenperatura handiko egoeretan.

 

  1. Toki freskoak edo klimatizatuak egokitzea bizilagunentzat. Udalak mota horretako tokiak bizilagunen eskura utz ditzake, behar izanez gero erabil ditzaten.

 

Aipatu behar da Nafarroako Gobernuko osasun, babes zibil, osasun publiko edo gizarte gaietako arduradunek ere helaraziko dizkietela gomendioak eta zehaztapenak kasuan kasuko zerbitzuei (osasun etxeak, hirugarren adineko egoitzak, farmaziak eta abar). Hortaz, Udalak ez die haiei honen berri eman beharrik.

Argibide gehiago behar izanez gero, toki entitateek Nafarroako Osasun Publikoaren Institutura jo dezakete, Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzura zehazki (Telefonoa: 848 423444)