Udalkideen prestakuntza

9 urria, 2017
By

Hautetsi berrientzako prestakuntza

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak aurrera jarraitzen du legealdi hasiera honetan toki-erakundeetako hautetsiak prestatzeko ekintzekin.

Oraingo honetan, udaletako eta kontzejuetako sei jarduera-arlo garrantzitsuri buruzko prestakuntza-ekintza bana emanen du. Arratsalde bateko hitzaldiak izanen dira. Horietan, toki-erakundeetako teknikariek, NUKFk, Nafarroako Gobernuak eta beste erakunde batzuek (Kontuen Ganbera, kasurako) erakunde horiek gauzatzen dituzten jarduerei buruzko ikuspegia emanen dute: araudi-esparrua, programa nagusiak, finantzaketa, Foru Administrazioaren babesa, eta abar.

Helarazi, mesedez, atxikitako PDFetan jaso dugun informazioa eta egokien iruditzen zaizkien hitzaldietan parte hartzeko gure gonbidapena zure korporazioko kideei.

PRESTAKUNTZA IKASTAROEN triptikoa

 

Izena emateko fitxa:

https://forms.gle/dzG2bta4teq9FgEA9

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA