Hondakinei buruzko Legearen zirriborroa igorri dio Nafarroako Gobernuak NUKFri

13 iraila, 2017
By

Nafarroako Gobernua Hondakinei buruzko Foru Legea ari da prestatzen.Azken egun hauetan, testu bat igorri dio NUKFri horren gainean lan egiteko. Halaber, Hondakinei buruzko Foru Legearen aurreproiektua jendaurrean egoteko epea zabaldu da, eta, hortaz, iradokizunak aurkezten ahalko dira irailaren 27ra arte Gobernu Irekiaren atariaren bidez. Aurreikusita dago urtea bukatu aurretik onestea Nafarroako Parlamentuan Foru Komunitateak gai horren inguruan izanen duen lehenbiziko legea.

Aurreproiektuaren testuak oinarrizko printzipio hauek ezartzen ditu hondakinen arloko politikan eta kudeaketan: pertsonen osasuna eta ingurumena babestea; prebentzioa; nork kutsatu, hark pagatu; hurbiltasuna eta beregaintasuna; informazioa eta partaidetza publikoa; eta, hori guztia, hondakinen kudeaketaren hierarkiarekin bat eta gobernantzaren eta ekonomia zirkularraren printzipioekin bat.

Martxoan hasi da legea prestatzen, aldez aurreko kontsulten epe baten ondoren, maila desberdinetan egin den parte-hartze publikoaren prozesu batean.Foru legearen maila duen arau hori Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planean dago aurreikusita, helburuak betetzeko beharrezko tresnatzat jotzen baita, zeinak antolaketa kudeatzeko neurriak eta baliabide ekonomikoak aurreikusten baititu, helburua izanik hondakinen hierarkia betetzea eta ekonomia zirkularraren eta klima aldaketaren xedeak lortzea.

Izan ere, Hondakinei buruzko Foru Legearen aurreproiektua eta haren fiskalitatea prestatzeko, planean ezarritako premisak hartu dira oinarri, baita parte hartzeko eta jendaurreko faseetan jaso diren iradokizunak eta ekarpenak ere.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA