Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Toki entitateen agiria toki administrazioaren mapa berrantolatzeko (2017ko ekaina)

Pablo Azcona NUKFko buruak eta Jesús María Rodríguez bigarren buruordeak eman zioten, ekainaren 16an, Isabel Elizalde Toki Administrazioko kontseilariari Nafarroako toki entitateek toki administrazioaren berrantolaketaz duten iritzia biltzen duen agiria.

200 toki entitatetik gorako hautetsiek egindako ekarpenez osatu da agiria, Federazioak joan den urte eta erdian garatu duen prozesu parte-hartzailean Nafarroako Gobernuaren koordinazioarekin. Prozesu horrek bi fase izan ditu. Lehenengoan, hautetsiek beren iritziak eman zituzten toki administrazioaren ereduari buruz, eta, bigarrenean, proposamen horiek erkatu ziren Nafarroako Gobernuak iazko bukaeran aurkeztu zuen erreformarako ildo nagusien agiriarekin.

Agiria ikusteko:

NUKFk BURUTU DUEN PROZESU PARTE-HARTZAILEAREN ONDORIOZKO DOKUMENTUA (EUSKARAZ)

Beste agiri batzuk (prozesu parte-hartzailean egindako galdetegien eta gogoeta teknikoen ondoriozkoak)

Lehenengo faseko parte-hartzearen gaineko txostena

Bigarren faseko parte-hartzearen gaineko txostena

Gogoetak euskaraz