Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Tuterako herritarrek hautatuko dute bozketa bidez 12 proiekturen artean zertan erabili Udalaren aurrekontuko 120.000 euro

torre02111Iruña, 2016ko urriaren 3a. Tuterako Udalak, aurrekontu parte-hartzaileak berreskuratuta, herritarren erabakiaren menpe jarriko du Udalaren aurrekontuko 120.000 euroren erabilera. Hamabi proiekturen artetik, bozkatuenei esleituko zaie dirua.

Orain herritarren erabakiaren menpe jartzen diren proiektuak, bere aldetik, aukeratuak izan ziren lehenago udal arlo desberdinetan aurkeztu ziren 21 proiektuen artetik. Proiektuen jarduketek honako hauekin dute lotura: adinekoak, drogen kontrako udal plana, aisialdi osasungarria kuadrillentzat, Monreal dorreko sarbidea eta argiteria hobetzea, haur parke bat hobetzea, zakurrentzako parkeak sortzea, Zaragoza etorbidea zolatzea, igerilekuetako berdeguneak handitzea edo kirol pabilioi baten zorua hobetzea.

Proiektuak hautatzeko prozesuan, informaziorako eta eztabaidarako fase bat dago hasieran, eta, ondoren, bozketa loteslea.