%1,5eko tasa kudeatzea

18 martxoa, 2015
By

NUKFk kudeatzen du herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezien edo erabilera pribatiboaren tasaren kobrantza, betiere herritar guztiei edo frankori eragiten dieten hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egiten badituzte.Tasaren zenbatekoa izanen da enpresa horiek udal-mugarte bakoitzean urtero lortzen duten fakturazioaren diru-sarrera gordinen %1,5 adinakoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 105. artikulua).Enpresa merkaturatzaileek zein banatzaileek ordaintzen dute tasa.Azken horien kasuan, merkaturatzaileek banatzaileen sareetan barna energia garraiatzeagatik ordaintzen dituzten sarietatik kalkulatzen da fakturazioa.

Kudeaketa horretarako, hitzarmen bat sinatzen da enpresekin, edo akordio bat, berriz, kudeaketa NUKFren bidez egiteko harekin tasaren kudeaketa eskuordetua duen toki entitatearekin.

HITZARMENAK

Hitzarmena duten konpainia merkaturatzaileen zerrenda

NUKFk KUDEATZEN DITUEN KONPAINIAK, TOKI ENTITATEAK ESKATU ONDOREN

Honako konpainia hauek ordaintzen dute tasa NUKFren bidez, toki entitateek haiei jakinarazpena egin ondoan.

Akordioa duten konpainia merkaturatzaileen zerrenda

NAFARROAN HORNIDURA EGITEN DUTEN BESTE KONPAINIA MERKATURATZAILE BATZUK

Beste konpainia merkaturatzaile batzuen zerrenda

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA