Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

HORNIDURA ELEKTRIKOA kontratatzeko esparru berria, 2009-7-1etik aurrera

2009ko uztailaren 1ean indarra hartu zuen Azken Baliabidearen Hornidurak, Energia elektrikoaren sektorean Azken Baliabidearen Hornidura abian jartzeari buruzko apirilaren 3ko 485/2009 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat (apirilaren 4an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean), eta, gisa horretan, behe tentsioko hornidurak liberalizatu ziren.

Praktikan, horrek esan nahi du uztailaren 1etik aurrera nahitaezkoa dela energia elektrikoaren hornidura “merkaturatzaile” batekin kontratatzea, “banatzailea” den enpresatik bereiz, zein horniduraren azken erabiltzaileari iristen zaizkion instalazioen jabea baita. Banatzaileek garraioaren eta banaketaren zerbitzua eskaintzen diete merkaturatzaileei, eta horiek erlazionatzen dira elektrizitatearen erabiltzaileekin.

 

Udalei igorritako zirkularra sektore elektrikoaren AZKEN BALIABIDEAREN HORNIDURARI BURUZ (indarrean 2009ko uztailaren 1etik aurrera)