Boletín  nº 401.  12-3-2021

 401. buletina   2021-3-12

BON NÚMERO 53, LUNES, 8 DE MARZO DE 2021

53. NAO, 2021EKO MARTXOAREN 8koa (ASTELEHENA)

 

Subvenciones.ORDEN FORAL 1E/2021, de 1 de febrero, del Consejero de Políticas Migratorias y Justicia, por la que se aprueba la convocatoria de subvenciones a entidades locales y entidades de iniciativa social sin ánimo de lucro para proyectos de promoción de la convivencia intercultural y lucha contra el racismo y la xenofobia, para el año 2021. Identificación BDNS: 547563.

Dirulaguntzak. 1E/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da toki erakundeetarako eta irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateetarako dirulaguntzen deialdia, 2021. urterako, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetarako. DDBN identifikazioa: 547563.

 

 

BON NÚMERO 54, MARTES, 9 DE MARZO DE 2021

54. NAO, 2021EKO MARTXOAREN 9KOA (ASTEARTEA)

 

Covid-19.RESOLUCIÓN 105/2021, de 25 de febrero, del Director Gerente del Instituto Navarro del Deporte, por la que se adoptan medidas específicas de prevención, de carácter extraordinario, en las que debe desarrollarse la actividad deportiva dentro de la Comunidad Foral de Navarra, como consecuencia de la evolución de la situación epidemiológica derivada del COVID-19.

 Covid-19. 105/2021 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean garatzen diren kirol jardueretarako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz.

 

 

BON NÚMERO 57, EXTRAORDINARIO, JUEVES, 11 DE MARZO DE 2021

57. NAO BEREZIA, 2021EKO MARTXOAREN 11koa (OSTEGUNA)

 

Covid-19.DECRETO FORAL DE LA PRESIDENTA DE LA COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA 8/2021, de 9 de marzo, por el que se prorrogan las medidas adoptadas en el Decreto Foral de la Presidenta de la Comunidad Foral de Navarra 7/2021, de 23 de febrero, por el que se establecen medidas para contener la propagación de infecciones causadas por el SARS-CoV-2.

Covid-19.  NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 8/2021 FORU DEKRETUA, martxoaren 9koa, zeinaren bidez luzatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren urtarrilaren 13ko 7/2021 Foru Dekretuan onetsitako neurriak. Foru dekretu horren bidez, neurriak hartu ziren SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.

 

Covid-19.ORDEN FORAL 6/2021, de 9 de marzo, de la Consejera de Salud, por la que se adoptan medidas específicas de prevención, de carácter extraordinario, para la Comunidad Foral de Navarra, como consecuencia de la evolución de la situación epidemiológica derivada del COVID-19.

 Covid-19.  6/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz.

 

BON NÚMERO 58, VIERNES, 12 DE MARZO DE 2021

58. NAO, MARTXOAREN 12KOA (OSTIRALA)

 

Comisión gestora de Uterga. ACUERDO del Gobierno de Navarra, de 3 de marzo de 2021, por el que se nombra la Comisión Gestora del Municipio de Uterga.

Utergako Kudeaketa Batzordea.  ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 3an hartua, Utergako Udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.

 

Comisión gestora de Ezprogui. ACUERDO del Gobierno de Navarra, de 3 de marzo de 2021, por el que se nombra la Comisión Gestora del Municipio de Ezprogui.

Ezporogiko Kudeaketa Batzordea. ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 3an hartua, Ezporogiko Udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.