385. Buletina   2019-08-8

Bernardo Ciriza, Faltzesko zinegotzi ohia, izanen da Toki Administrazioko arloaren buru gobernu izendatu berrian

Bernardo Ciriza (2011. urtetik 2019. urtera bitartean Faltzesko zinegotzia) da Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilari izendatu berria. Sail horren barnean dago Toki Administrazioa. Ciriza, halaber, Azkoien aldeko ...
INFORMAZIO GEHIAGO

---

23 herri kaltetu dituzte uztailaren 8an izandako euri-jasek eta uholdeek

Nafarroako Gobernuak, jardunean, 2010/2019 Foru Agindua, uztailaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, berretsi du. Aginduak pasa den uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean izandako euri-jasek ...
INFORMAZIO GEHIAGO

---

Zazpi udalerrik atxiki diote Iruñerriko taxi zerbitzuaren eskualdeari

Nafarroako Gobernuak onetsi du, joan den uztailaren 24an erabaki zuenez, zazpi udalerri sartzea Taxi zerbitzua batera emateko Iruñerriko lurralde eremuan. Lehenago, Iruñerriko Mankomunitateak egiaztatu zuen horretarako baldintzak ...
INFORMAZIO GEHIAGO

---

Toki entitateek aldeko txostena egin diote uztailaren 8ko uholdeek ukitutako udalerriak eta partikularren tributu-hobariak zehazten dituen foru aginduaren proiektuari

Toki entitateek Toki Araubideko Foru Batzordean dituzten ordezkariek aldeko txostena egin diote foru aginduaren proiektu bati, zeinak uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean jasandako uholdeek ukitutako udalerrien zerrenda onesten ...
INFORMAZIO GEHIAGO

---

Estatuak zalantzan jarri du kontsulten konstituzionaltasuna, Parte-hartze Demokratikoari buruzko Foru Lege berrian araututa dauden forman

Gobernu zentralak martxan jarri du Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko desadostasunak ebazteko mekanismoa kontsulten figurarengatik. Hura berriki onetsi den Parte-hartze Demokratikoari buruzko Foru Legean dago aurreikusita, ...
INFORMAZIO GEHIAGO

---

Nafarroako Gobernuak tramiteak hasi ditu Nafarroako Hondakinen Entitate Publikoa eratzeko planifikazio orokorreko mankomunitatearen izaerarekin

Nafarroako Gobernuak erabaki zuen, joan den hilaren 17an, prozedura hastea “Nafarroako Hondakinen Entitate Publikoa” izeneko planifikazio orokorreko mankomunitatea eratzeko, zeinak oraingo hondakinen partzuergoa ordeztuko baitu. Gobernuak martxan ...
INFORMAZIO GEHIAGO

Zabalik da Nafarroako toki-erakundeetako langileentzako ikastaroetan izena emateko epea

NUKFk zabalik du Nafarroako toki-erakundeetako langileentzako ikastaroetan izena emateko epea: abuztuaren 25ean bukatuko da.

Argibide gehiagorako:

https://fnmc-formacion.es/eu/hasiera/

---

Dagoeneko eskatzen ahal dizkiote 2.000 biztanletik beherako toki entitateek NUKFri enplegu sozialeko programetako materialen gastua finantzatzeko dirulaguntzak

Irailaren 28ra arte dago zabalik epea toki entitateek NUKFri laguntzak eskatzeko, enplegu sozialeko planen barnean erabiltzen dituzten gastuak finantzatzeko asmoz. Plan horiek heldu behar diote, nahitaez, Eskubide ...
INFORMAZIO GEHIAGO

---

Dirulaguntzak kloragailuetarako

Nafarroako Gobernuak dirulaguntzen deialdia egin du kloragailuak eros eta para ditzaten edateko uraren hornidura-instalazioak kudeatzen dituzten toki entitateek.

Hala jaso da Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ebazpen batean, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baita uztailaren 15ean.

Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 14an bukatuko da.

---