382. Buletina   2019-05-20

NUKFren Batzorde Betearazleak Lodosan egin du legegintzaldiko azken bilkura

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren Batzorde Betearazleak Lodosan egin zuen legegintzaldiko azken bilkura joan den maiatzaren 14an. Bertan, ezagutzera eman zen nola dauden entitatearen ildo estrategikoak hurrengo ...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

Estatuak zalantzan jarri du Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legean aurreikusitako planifikazio orokorreko mankomunitateen konstituzionaltasuna

Gobernu zentralak bere irizpenak eta desadostasunak igorri dizkio Nafarroakoari bi idazkitan; horietan, zalantzan jartzen du Nafarroako Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Lege berrian sortutako planifikazio orokorreko mankomunitateen konstituzionaltasuna. ...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

Festetako indarkeria sexistaren kontrako 2019ko kanpaina aurkeztu du Berdintasunerako Institutuak

Nafarroako Gobernuak, Berdintasunerako Institutuaren bidez eta toki entitateen elkarlanarekin, sentikortasun kanpaina berri bat aurkeztu du, herrietako festen testuinguruan. “Jaiak berdintasunean” da aurtengo leloa; helburu du herritarrak sentikorraraztea ...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---

71 udal atxiki zaizkio dagoeneko Klimaren eta energiaren aldeko alkateen hitzarmenari

Guztira Nafarroako 71 udalek izenpeturik zuten, maiatzaren erdialdean, Klimaren eta energiaren aldeko alkateen hitzarmena, Europar Batasunarekin bat egiten duen ekimena, zeina Nafarroan Nafarroako Gobernuak sustatu baitu.

Udalek, klimaren...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---

32 udalek lagundu zioten diruz Nafarroako Elikagaien Bankuari 2018an

Guztira 32 udalek egin zioten ekarpen ekonomikoren bat 2018an Nafarroako Elikagaien Bankuari. Ekarpena, osotara, 93.000 eurokoa izan zen. Horri esker, fundazioak funtzionamendu gastuen parte bat finantzatzen du. ...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---

Nafarroako Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluak martxan jarri du Nafarroako Lurralde Estrategia berritzeko prozesua

Nafarroako Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluak erabaki zuen, joan den maiatzaren 10ean, Foru Gobernuari eskatzea 2005ean onetsi zen Nafarroako Lurralde Estrategia berritzeko.Kontseiluak ulertzen du estrategiaren 14 urteko indarraldian ...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---

Toki entitateek aldeko txostena egin diote Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzaileari

Toki entitateek Toki Araubideko Foru Batzordean dituzten ordezkariek aldeko txostena egin diote Hirian Erabiltzeko Uraren Ziklo Integralaren Nafarroako 2019-2030 Plan Zuzentzaileari.Joan den apirilaren ...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---

Gobernuak Nafarroako Planeamendurako Erregistroa erregulatuko du, baita hirigintza eta lurraldea planifikatzeko tresnen aurkezpena ere

Gobernuak onetsitako erabaki baten bidez, foru dekretuaren proiektu batek Nafarroako Planeamendurako Erregistroa arautuko du, baita Foru Komunitatean hirigintza eta lurraldea planifikatzeko tresnak aurkezteko formatua ere.

Nafarroako Kontseilura igorriko ...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

Dirulaguntzak kirol instalazioak eraberritzeko

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 15ean bukatuko da.

Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak deialdi publikoa egin du, 1,3 milioi eurokoa, toki entitateek obrak egin ditzaten kirol instalazioetan 2019an.Deialdiak helburu...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---

Dirulaguntzak udal musika eskoletarako

Nafarroako Aldizkari Ofizialak argitara eman du udal musika eskolentzako 2019ko dirulaguntzen deialdi berariazkoa, Roberto Pérez Elorza Hezkuntzako zuzendari nagusiak sinatutako ebazpenak hala onetsi baitu. Guztira 3.000.000 euro...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---

Dirulaguntzak ekintzailetza zerbitzuak ematen dituzten toki entitateentzat

Nafar Lansare—Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, zeina Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuaren barnean baitago, laguntzak eskatzeko epea zabaldu du, enplegu eta toki garapenerako eragileak kontrata ditzaten Nafarroako toki entitateek, ...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---

Feria de la Biomasa

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.


INFORMAZIO GEHIAGO

 

---

Nafarroako Toki Entitateei zuzendutako diru laguntzen berri ematen dizuegu, 2019an kirol instalazioetan egin daitezkeen inbertsioetarako

Nafarroako Toki Entitateei zuzendutako  diru laguntzen berri ematen dizuegu, 2019an kirol instalazioetan egin daitezkeen inbertsioetarako. Foru Aginduaren eta dokumentazioaren esteka eransten dugu ere. Laister NAO-n argitaratuko da.

 

http://centcms06/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16806/Convocatoria-de-subvenciones-a-Entidades-Locales-de-Navarra-en-el-ano-2019-para-inversiones-en-materia-de-instalaciones-deportivas-

 

---

Dirulaguntzak osasuna sustatzeko estrategia martxan jartzeko

Osasunaren, Kontsumoaren eta Ongizatearen Ministerioak eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak 2019rako sinatutako hitzarmenaren barnean, laguntzak emanen zaizkie hiri osasungarrien Espainiako sareko (RECS) toki entitateei, jarduketak egin ...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---

Dirulaguntzak babes zibilerako

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak bi deialdi argitaratu ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean, diruz laguntzeko babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako Udalei eta Nafarroako Gobernuarekin...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---

Dirulaguntzak mendiko larreen kudeaketa jasangarria egiteko

Natura 2000 sareko herrilarreen titularrak diren toki entitateak dituzte xede

Foru Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bidez, 181.000 euro erabiliko ditu Natura 2000 sareko mendiko...
INFORMAZIO GEHIAGO