372. Buletina   2018-6-14

as1111

NUKFko Batzar Nagusiak zehaztuko du, heldu den ekainaren 22an, zer erabaki hartzen duen Nafarroako Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legearen aurreproiektuaren inguruan

NUKFko Batzar Nagusiak zehaztuko du, heldu den ekainaren 22an, zer erabaki hartzen duen Nafarroako Toki Administrazioa Berrantolatzeko Foru Legearen aurreproiektuaren inguruan, Batzorde Betearazleak joen den hilaren 5ean puntu hori gai-zerrendan sartu ondoren. Bilkura berean, Nafarroako Gobernuarekin izenpetzeko bi hitzarmenen zirriborroak onetsi zituen Batzordeak, bat berdintasun politiken ingurukoa eta bestea arreta goiztiarraren ingurukoa. Halaber,...
INFORMAZIO GEHIAGO

Toki entitateen aldeko txostena Toki Inbertsioen Planean eta igerilekuei buruzko araudian eginiko aldaketei

Toki entitateek Toki Araubideko Foru Batzordean dituzten ordezkariek aldeko txostena egin zioten, joan den ekainaren 8an, foru legearen aurreproiektu bati, zeinak aldaketa batzuk egiten baititu Toki Inbertsioen Planaren obrak tramitatzeko prozeduretan, helburu nagusia izanik tramitazioa arintzea eta inbertsioak erraztea.Orobat, aldeko txostena egin zioten igerileku publikoek higiene, osasun eta segurtasun arloan bete behar dituzten baldintzak...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
Area Compostaje Comunitario Sarriguren111

Hondakinei eta Haien Fiskalitateari buruzko Foru Legea onetsi da

Nafarroako Parlamentuak, ekainaren 7an, Hondakinei eta Haien Fiskalitateari buruzko Foru Legea onetsi zuen, helburu duena hondakinen kudeaketa Europako araudira eta gaiaren printzipio berrietara egokitzea, zeinek eskatzen baitute hondakinak murriztea, birziklatzea eta deuseztatzea, hori guztia ekonomia zirkularraren barnean, zeinak azpimarratzen baitu hondakin horiek balio ekonomikoa dutela. Gainera, andeatutako eremuak eta lurzoruak lehengoratu gogo ditu.Arauak...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
minus1111

Onetsi da Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Foru Legea

Nafarroako Parlamentuak Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Foru Legea onetsi du  joan den ekainaren 7an. Arauak 2010eko beste bat indargabetu du. Orain, eremu berrietan da aplikatzekoa. Besteak beste, honako hau arautzen da: garraio publikoa (ibilgailua, takillak, informazio sistemak…), Internet eta mugikorren aplikazioak, eremu fisikoak, ikus-entzunezko produktuak, hiri-hornigaiak, eraikin publikoak, seinaleak, etab.

Toki entitateei dagokienez, nabarmendu behar...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
agrupaciones222

Kontuen Auzitegiak ez die zehapenik ezarriko hauteskunde-elkarteei 2015eko hauteskunde kanpainaren gastua gainditzeagatik

Kontuen Auzitegiak ez die zehapenik ezarriko hauteskunde-elkarteei 2015eko hauteskunde kanpainaren gastua gainditzeagatik. Hala ondorioztatzen da ebatzi den lehendabiziko espedientearen ebazpen-proposamenetik. Hor, adierazten da hauteskunde gastuen gehieneko muga gainditzeak ez dakarrela inolako erantzukizunik.

Auzitegiaren ebazpenaren funtsa da, hain zuzen, hauteskunde-elkarteek ez dutela izaera juridikorik ez iraupenik hauteskundeak egin ondoan, eta, beraz, ezin zaiela zehapenik ezarri....
INFORMAZIO GEHIAGO

Laguntzak, toki entitateek eta eragile pribatuek sustatutako baso-lanetarako

Ingurumen Departamentuak diru-laguntzen deialdia egin du, ingurunea eta basoen egoera ekologikoa kontserbatzeko jarduketak gauzatzeko.Deialdia maiatzaren 15eko 151/2018 Ebazpenean dago jasota, zeina Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak, Eva García Balaguerrek, eman baitu eta ekainaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baita.

Laguntzak helburu hauek ditu: ingurunea eta basoen egoera ekologikoa kontserbatu eta hobetzea; Nafarroako basoen azalera handitzea, batez ere jatorrizko basoak izateko eboluzionatzen eta bere kasa ugaritzen ahal diren landareekin; elkarlana bultzatzea toki entitateekin eta eragile pribatuekin, basoen lurrak defendatu eta zaintzeko eta mendiak lehengai berriztagarri gisa era antolatuan aprobetxatzeko, betiere hori bateragarria izanik ingurunearen babesarekin eta landa-eremuan errentak sortzearekin.

Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 9an bukatuko da.Laguntzek urte anitzekoak izaten jarraituko dute; hortaz, ingurumen baimena lortzen denetik 2019ko urriaren 15era arte gauzatu daitezke proiektuak. Era horretan, jarduteko aldia egokitzen ahal da garai natural

---

Diru-laguntzak toki entitateek kirol instalazioen planak gauzatzeko

Eskaerak ekainaren 27ra arte aurkez daitezke

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak laguntzen deialdi bat onetsi du, 30.000 eurokoa, parte batean ordaintzeko toki entitateek kirol instalazioen plana egiteak dakarren gastua.Eskaerak aurkezteko epea bihar hasiko da, eta ekainaren 27an bukatuko.

Ikus deialdia:

http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2018/101/Anuncio-3/

---

Kirolaren balioak defendatu eta sustatzeko sariak


Kirolaren balioak defendatu eta sustatzeko sarien deialdia egin du Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak. Toki entitateek modalitate batean parte har dezakete.

Informazio gehiago:

http://www.fnmc.es/wp-content/uploads/sites/135/2018/05/Bases-premios-valores-_3_.pdf

---

Diru-laguntzak toki entitateek landazainak kontratatzeko

Nafarroako Gobernuak 200.000 euroko diru-laguntzen deialdia egin du, toki entitateek landazainak kontratatzeak dakarren gastuen zati bat pagatzeko.

Esteka honetan dago ikusgai Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak, Eva Garcíak, eman duen ebazpena, maiatzaren 17an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dena.Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 18an bukatuko da.


INFORMAZIO GEHIAGO