371.Buletina   2018-5-15

FNMC-DIPUTADOS Y SENADORES2111

NUKFko presidenteak Nafarroako alderdi politikoen lankidetza eskatu du hauteskunde-elkarteen gastu-mugaren arazoa konpontzeko

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidenteak, Pablo Azconak, bilkura bat egin zuen, joan den maiatzaren 15ean, Nafarroako zenbait diputatu eta senatarirekin, hauteskunde gastuen mugarekin sortu den arazoaren berri emateko, zeinak ekarri baitu, 2015eko hauteskundeei dagokienez, Kontuen Auzitegiak jarduketak irekitzea Nafarroako 57 elkarteri.

Jesús Mari Rodríguez, Federazioko bigarren presidenteordea, lagun izan zuen Azconak. Alderdi politikoetako...
INFORMAZIO GEHIAGO

IgualdadenfiestasCartel111

Nafarroako Gobernuak kanpaina bat jarri du abian festetako indarkeria sexistaren kontra

Ana Ollok, Nafarroako Gobernuan berdintasunaren arloaren ardura duen kontseilariak, eta Mertxe Leranozek, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendariak, kanpaina berri bat aurkeztu zuten joan den maiatzaren 14an sentikortasuna handitzeko herrietako festetako indarkeria sexistaren kontra. Nafarroako Gobernuak gonbidapena luzatu die udal guztiei zenbait ekintza egiteko, hala nola, mezu jakin batzuk hedatzea, kartelak paratzea, eta abar.

Kanpainarekin bat...
INFORMAZIO GEHIAGO

---

Toki entitateek aldeko txostena egin diete Taxiari buruzko Foru Legeko aldaketei eta apirileko uholdeek kaltetutakoentzako onura fiskalei buruzko foru aginduari

Toki entitateek Toki Araubideko Foru Batzordean dituzten ordezkariek aldeko txostena egin zieten, joan den maiatzaren 10ean, Nafarroako Gobernuak Taxiari buruzko Foru Legean egin gogo dituen aldaketei, apirileko uholdeek kaltetukoei onura fiskalak ematen dizkien foru aginduaren proiektuari, eta Segurtasun Publikoari buruzko Foru Legeari, Segurtasunaren Tokiko Kontseiluak deuseztatzeko.

Taxiari buruzko Foru Legea

Gobernuak Taxiari buruzko Foru Legean proposatutako...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
banderagay1111

Nafarroako Gobernuak gonbidapena egin die toki entitateei homofobiaren, lesboforiaren, bifobiaren eta transfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko

Mertxe Leranozek, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari nagusiak, toki entitateei helarazitako gutun batean, gonbidapena egiten die homofobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko, urtero maiatzaren 17an ospatzen baita, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea eritasunen zerrendatik atera zuen egunaren urteurrenean. Zehazki, animatzen ditu LGTBIren ikurra ikusgai paratzera eta herritarrei jakinaraztera sexu eta genero askatasunekin...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
as1111

NUKFk ekainaren 22an eginen du urtearen erdiko Batzar Nagusi Berezia

NUKFk ekainaren 22an eginen du urtearen erdiko Batzar Nagusi Berezia. Hala erabaki zuen Batzorde Betearazleak joan den maiatzaren 8an. Honako hau sartuko da gai-zerrendan: entitatearen 2017ko kontuak eta ordura arte eginiko jarduera garrantzitsuenen gaineko txosten bat, baita gai-zerrenda onetsi arte sor daitezkeen beste gai batzuk ere.

Taxiari buruzko Legea eta diru-laguntzak uholdeengatik

Bilkura berean, Pablo...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
InundacionesB11

Argitaratu da apirileko uholdeek kaltetutako udalerrien zerrenda

Maiatzaren 11ra arte eska daiteke herri gehiago sar daitezela

Gobernu Irekiaren atariak argitara eman du 2018ko apirileko euriteek eta uholdeek kaltetutako udalerrien zerrenda. Udalerri horiek aukera izanen dute laguntza-lerroei, zerga konpentsazioei eta salbuespenei heltzeko, 2018ko apirilaren 6tik 13ra bitarteko euriteek eta uholdeek kaltetutako pertsona fisiko eta juridiko guztiek eska baititzakete.

Honako hauek dira:

Altsasu; Ameskoabarrena;...
INFORMAZIO GEHIAGO

Jardunaldia: Hiriaren eredu berriak. Inklusiboak, jasangarriak eta iraunkorrak

Hirien Foroa (Madril, IFEMA):“Hiri eremuak ongizaterako eta jasangarritasunerako”

Ekainaren 13tik 15era, Hirien Foroaren 3. edizioa eginen da, Madrilgo IFEMAn. Oraingo honetan, sortzen ari diren hirigintza berriak aztertuko dira, luze eta zabal, jasangarritasunaren, inklusibotasunaren eta iraunkortasunaren irizpideetatik.

Finantzazioa ere jorratuko da, batik bat Europako funtsetatik datorrena, edozein dela ere formatua eta programa.

Esteka honen bidez ikus daiteke behin-behineko egitaraua, informazio gehiago lortu, eta izena eman ekitaldian.

---

Toki entitateentzako laguntzen deialdia, energia eraginkortasuna, energia berriztagarriak eta mugigarritasun elektrikoa bultzatzeko

Deialdi honen laguntzen xedea da Zuzentarauan aurreikusitako helburuak gauzatzen laguntzea, Nafarroako 2030. Urte arteko Energia Planaren ildoekin bat heldu direnak, energia eraginkortasuna sustatuz kaleetako argietan eta eraikin publikoen barneko argietan, energia berriztagarriak inplementatuz eta mugigarritasun elektrikoa bultzatuz Foru Komunitateko toki entitateetan.

Ikus deialdia:

https://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletines/2018/87/Anuncio-0/

---

Nafarroako toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia, jarduketak egiteko memoria historikoaren, bakearen eta bizikidetzaren arloan

Laguntzen xedea da Nafarroako toki entitatek jarduketa hauetako batzuk egitea:

I. Inbertsioak memoriaren, biktimen eta giza eskubideen arloan.

1) Oroitzapenezko elementuak (plakak, panelak, harriak, etab.) paratzea 1936ko estatu-kolpearen eta ondorengo errepresio frankistaren biktimak aitortzeko eta gogora ekartzeko.

2) Oroitzapenezko elementuak (plakak, panelak, harriak, etab.) paratzea terrorismoaren biktimak aitortzeko eta gogora ekartzeko.

3) Eremu publikotik kentzea ikur eta elementu frankistak, 33/2013 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Ikus deialdia:

https://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2018/87/Anuncio-0/

---

Mintegia: Egoki proiektua, toki entitateak klima aldaketara egokitzeko

Jasangarritasunaren aldeko toki entitateen sareak (NELS) mintegi bat eginen du heldu den maiatzaren 22an, azaltzeko zein diren Egoki proiektuaren emaitzak toki entitateak hirigintza arloan klima aldaketara egokitzearen inguruan.

Besteak beste, honako udalerri hauen ordezkariek parte hartuko dute, proiektuan parte hartu baitute: Corella, Esteribar, Noain Elortzibar eta Villatuerta.

ARGIBIDEAK ETA IZEN EMATEA

---

Hitzaldia: Haurtzaroa eta hiria

Nafarroako Eskola Kontseiluak, Foru Parlamentuarekin eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin batera, hitzaldi bat antolatu du: Haurtzaroa eta hiria. Parlamentuaren egoitzan izanen da, heldu den maiatzaren 22an, 19:00etan.

Haurrek hiri eremuekin duten erlazioa aztertuko da.Marta Román izanen da hizlaria, alor horretako espezialista bat (eskola bideak, haurren autonomia eta hiriko segurtasuna, seinalizazioa…).

Kartela eta izena emateko tokia:

INFORMAZIO GEHIAGO

---

Diru-laguntzak aukera berdintasunaren eragilearen figura kontratatzeko edo finkatzeko

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, Nafarroako toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia egin du, 2018an aukera berdintasunaren eragileak kontratatu eta finkatu ditzaten.


INFORMAZIO GEHIAGO

---

“Basoa, zerbait gehiago” izeneko jardunaldia, basoen balioei buruzkoa

Foresna Zurgaia fundazioak, Nafarroako Gobernuak eta Europako Hegoaldeko Basozainen Elkarteak antolatu dute jardunaldi hau, basoaren balioak aztertzearren ekonomiaz haratago (hezkuntza, balio terapeutikoa, kultura…). Maiatzaren 22an izanen da, Iruñean.

Hona hemen egitaraua:

BASOA ZERBAIT GEHIAGO


INFORMAZIO GEHIAGO