370.Buletina   2018-4-20

agrupaciones222

NUKFk jarduketa multzo bat adostu du ukitutako hauteskunde-elkarteekin kanpainetako gastuaren arazoa konpontzeko

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko buruak, Pablo Azconak, eta 2015eko toki hauteskundeetan parte hartu zuten 50 bat hauteskunde-elkarteren ordezkariek jarduketa multzo bat hitzartu zuten atzo, Iruñean eginiko bilkura batean, konponbide bat eman nahian hauteskunde kanpainako gastuen legezko muga dela-eta sortutako arazoari.

Izan ere, Kontuen Auzitegiak jarduketak abiatu ditu Nafarroako 57 hauteskunde-elkarteren kontra eta Estatu...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
Variaciones por comarcas con leyenda (2)111

NUKFko presidenteak Parlamentuan azaldu zuen nolako arazoa duten Nafarroako eskualde batzuek despopulazioa dela eta

NUKFko presidenteak, Pablo Azconak, Parlamentuan azaldu zuen Nafarroako eremu handi batek despopulazioaren eta narriadura demografikoaren arazo larria duela, Concejo aldizkariak jasotzen duen moduan bere 350. zenbakian, Nafarroako udalerriek 2007tik 2017ra bitarte izan duten populazio-eboluzioari buruzko txosten batean.

Azconak arazoaren nondik norakoak agertu zituen Landa Garapenaren, Ingurumenaren eta Toki Administrazioaren Batzorde batean. Halaber, despopulazioaren ondorio...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
reglamento europeo111

NUKFk jardunaldi bat egin du azaltzeko nola jardun beharko duten toki entitateek Datuak Babesteko Europako Erregelamendura egokitzeko

Nafarroako toki entitateetako 50 hautetsik eta teknikarik baino gehiagok parte hartu dute NUKFk antolatutako jardunaldi batean, zeinak helburu baitzuen aditzera ematea zer aldaketa  egin beharko duten toki entitateek beren prozeduretan behin Europako 206/679 Erregelamendua onetsita egonda, pertsona fisikoak babestekoa datu pertsonalen tratamenduari eta horien zirkulazio libreari dagokionez.

2016ko apirilean onetsi zen erregelamendua, eta aurtengo...
INFORMAZIO GEHIAGO

---

Onetsi da Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea

Nafarroako Parlamentuak, apirilaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki du Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea onestea.Azken testua onetsi da taldeek Gobernuaren proiektuari 204 zuzenketa aurkeztu eta horiek txosten batean landu ondoren.

Europako zuzentarauekin bat, legeak helburu du merkatua lehiakorragoa izatea, enpresa txiki eta ertainen parte-hartzea erraztea eta tresnak eskura jartzea kontratazio publikoa baliabidea izan dadin...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
IMG_0210111

Toki administrazioaren mapa berrantolatzearen kostua aztertu nahi du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuak deialdi bat egin du azterlan bat prestatzeko “Nafarroako Toki Administrazioa administrazioaren eta eginkizunen aldetik berrantolatzearen kostuari buruz, oraingo egiturak eta Nafarroako Toki Administrazioa berrantolatzeko prozesuan aurreikusten direnak alderatuz”.

Esleipen-hartzaileak ekainaren bukaeran aurkeztu beharko du azterlana. Pleguan 12 eskualde aurreikusten dira (orain arte 11 zeuden, eta haietako hirutan, azpieskualdeak).


INFORMAZIO GEHIAGO

---

NUKF lanean hasi da bere ildo estrategikoak zehazteko

NUKFk gogoeta estrategikoa hasi du, zehazteko nolako eredua nahi duen entitaterako eta zer eginbehar bete eta zer zerbitzu eman diezaiokeen toki entitateei.Batzorde Betearazleak erabaki zuen, joan den apirilaren 10eko bilkuran, lan talde bat eratzea, horretan parte hartu nahi duten batzordeko kideekin, hurrengo hilabeteetan egin beharreko jarduketak zehazteko.Entitateak onetsi zuen ondoko jarduketa programetan ildo estrategikoak...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
Web 2 0_1FNMC111

Hogeita hamar bat tokiko teknikari eta hautetsi bildu dira teknologia berriak herritarren partaidetzako prozesuetan nola aplikatu eztabaidatzeko

Toki entitateetako berrogeita hamar bat teknikarik eta hautetsik parte hartu zuten, joan den apirilaren 10ean, NUKFk eta Nafarroako Gobernuak antolatutako jardunaldi batean, aztertzeko informazioaren eta komunikazioren teknologiak nola aplikatzen ahal diren herritarrek parte hartzeko tokiko prozesuetan.

Zertarako erabili teknologia berriak gobernu eta partaidetza kontuetan?, nola, noiz eta zertarako erabili?, zer tresna mota daude?, zer...

Toki entitateentzako diru-laguntza, gizarte larrialdietako laguntzak eta/edo gizarteratzeko prozesuetan laguntzetzekoak 2018an kudeatzeko

2018ko 73. NAOk argitara eman du, apirilaren 17an, toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia, gizarte larrialdietako laguntzak eta/edo gizarteratzeko prozesuetan laguntzekoak 2018an kudeatzeko

Ikus deialdia

---

Gonbidapena klima aldaketari buruzko Agora Klina foroan parte hartzeko

Apirilaren 25ean Klimaren Parlamentua eratuko da Nafarroako Parlamentuan: Nafarroan klima aldaketari aurre egiteko ekimenen inguruan hausnartzeko biltokia. Hor, leku nabarmena dute toki entitateek.

Toki entitateek urteak daramatzate azpimarratzen energiaren kontsumoak murriztu behar direla, horrek murrizketa nabarmenak ekartzen dituelako berotegi efektuaren gas-isurketetan; bada, orain da garaia gurean aurrea hartzeko klima aldaketari eta jendearen, biodibertsitatearen eta jarduera ekonomikoen gainean dituen kalteei.

AGORA KLINA berariazko talde bat da TOKI ESPARRUAN EKITEKO eta toki entitateen ordezkari guztiek parte har dezakete bertan. Eratze bileran parte hartzeko, behean zehazten den lekuan eman behar da izena.

    inscripción         izena eman

          

    PROGRAMA         AGORA KLINA

---

Jardunaldiak hedapena egiteko toki entitateentzako 2018ko deialdi bati, energia eraginkortasuna, energia berriztagarriak eta mugigarritasun elektrikoa bultzatzeko

Nafarroako Gobernuak hemendik gutxira argitaratuko du toki entitateentzako diru-laguntzen deialdi bat, horiek energiaren eraginkortasuna, energia berriztagarriak eta mugigarritasun elektrikoa bultza ditzaten.Horren edukia azaltzeko, baita aurreko deialdietako berrikuntzak ere, hitzaldien ziklo bat hasiko da, ondoko egutegiari jarraituz:

• Apirilaren 16an (astelehena), Lekunberrin:

o   Tokia:Lekunberriko Udalaren bilkura aretoa

o   Ordua:11:00ak

• Apirilaren 17an (asteartean), Erriberrin:

o   Tokia:Nafarroako Erdialdeko Partzuergoa (Las pozas k., 13)

o   Ordua:  17:00ak

• Apirilaren 18an (asteazkenean), Zangozan:

o   Tokia:Kultur Etxea (Alfontso Borrokalaria k.)

o   Ordua:18:00ak

• Apirilaren 19an (ostegunean), Iruñean:

o   Tokia:Condestable jauregia, hitzaldien aretoa, 2. Solairua (Kale Nagusia, 2)

o   Ordua:10:00ak

• Apirilaren 24an (asteartean), Lizarran:

o   Tokia:Ekitaldi aretoa, Teder-Jurramendiko Mankomunitatea (Bell-viste k., 2)

o   Ordua:  17:00ak

• Apirilaren 25ean (asteazkenean), Donezteben:

o   Tokia:Malerrekako Mankomunitatea (Zazpigurutze auzoa, 2)

o   Ordua:17:00ak

• Apirilaren 26an (ostegunean), Tuteran:

o   Tokia:Eder partzuergoa.(Ha-Levi Yehuda plaza, z.g.)

o   Ordua: 11:00

• Maiatzaren 2an (asteazkenean), Lizarraga Ergoienan:

o   Tokia:Lizarragako Kontzejuko etxea

o   Ordua:17:00ak

---

Jardunaldia uholde arriskuaren kudeaketari buruz

Nafarroako Industria Fundazioak, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak eta Tesicnor enpresak jardunaldi bat eginen dute apirilaren 19an uholde arriskuaren kudeaketari buruz.Hautetsiak, tokiko teknikariak eta enpresak ditu xede.

Informazio gehiago:

Jardunaldia uholde arriskuaren kudeaketari buruz