368.Buletina   2018-3-19

Toki entitateek aldeko txostena egin diote Ingurumenaren gainean ondorioak dituzten jarduerei buruzko Foru Legeko aldaketei

Toki entitateek Toki Araubideko Foru Batzordean dituzten ordezkariek aldeko txostena egin zioten, joan den martxoaren 14ko bilkuran,  Ingurumenaren gainean ondorioak dituzten jarduerei buruzko Foru Legean aldaketak egiten dituen lege proiektuari.Bilkura berean, mahai gainean gelditu zen erabilera publikoko igerilekuek higiene, osasun eta segurtasun arloetan bete behar dituzten baldintzei buruzko dekretu berri bat, toki entitateek zenbait...
INFORMAZIO GEHIAGO

---

45 entitatek heldu diote NUKFk inbentarioak ezartzeko sustatutako programari

NUKFk inbentarioak ezartzeko asmoz ANIMSA sozietaterekin sinatutako hitzarmenaren bidez martxan jarritako programak bide eman du hura 45 toki entitatetan instalatzeko. Horietako 40tan funtzionamenduan dago jada.Ezaguna den moduan, programan horren barnean sartuta zegoen ANIMSAk aplikazio bat garatu eta ezartzea hala eskatzen zuten udaletan.NUKFk 35.000 eurorekin finantzatu zuen aplikazioaren garapena eta 15.000 euroko aurrekontua kalkulatu zuen...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
Victimas6B111

NUKFko presidentea, terrorismoen biktimen omenaldian

Iruñean, 2018ko martxoaren 10ean. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidenteak, Pablo Azconak, parte hartu du gaur goizean, toki entitateak ordezkatuz, Nafarroako erakundeek terrorismoen biktimei egin dieten omenaldian, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariarekin eta Ainhoa Aznárez Parlamentuko presidentearekin batera. Terrorismoaren biktimen oroimenezko Europako eguna dela-eta egin da ekitaldia, zeina martxoaren 11n ospatzen baita.

Toki entitate...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
femp111

Udalen superabitaren gastua 2017an malgutzeko lege dekretuaren zirriborroa aurkeztu dio Ministerioak EUPFri

EUPFko presidenteak, Abel Caballerok, adierazi du EUPF “oso pozik” dagoela joan den martxoaren 6an Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren egoitzan egindako bilerarekin, udalen aldarrikapenak onartu baitziren tokiko superabitean finantzazio aldetik jasangarriak diren inbertsioak egiteko katalogoa handitu zedin. Bilkuran, Ogasuneko estatu idazkariak, José Enrique Fernández de Morak, baietsi zuen lege dekretuaren bidez emanen dela...
INFORMAZIO GEHI

---
conveniosahara111

NUKFk eta Nafarroako saharar ordezkaritzak lankidetza protokoloa sinatu dute

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidenteak, Pablo Azconak, eta Nafarroako saharar ordezkariak, Badadi Mohamed Moulud Hosseinek, lankidetza protokolo bat sinatu zuten atzo, hemendik aurrera Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak saharar herriari ematen dion laguntza bideratzeko.

Protokoloak bermatuko du Nafarroako Garapen Lankidetzarako Toki Funtsak 24.000 euroko zenbatekoa bideratuko duela urtero garapen lankidetzarako saharar herria dagoen...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
residuosb111

Nafarroako hondakinen prebentzioa koordinatzeko bulegoa aurkeztu du Gobernuak

Nafarroak hondakinak prebenitzeko bulegoa dauka orain, arduratuko dena ekonomia zirkularra bultzatzeaz eta Hondakinen 2017-2027 Planean aurreikusitako prebentzio ekintzak koordinatzeaz. Eva García Ingurumeneko zuzendari nagusiak aurkeztu zuen bulegoa joan den martxoaren 6an. Haren xedea da Hondakinen prebentziorako planean aurreikusitako ekintzak kudeatzea, aholku ematea eta dinamizatzea eta ekonomia zirkularra sustatzea. Honako hauek hartzen dute parte...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
twitter-portada[1]111

NUKFk kontua du Twitter sare sozialean

NUKF Twitter sare sozialean hasi da, “hurbilago egoteko gurekin bat eginda dauden entitate eta pertsonengandik eta intereseko informazioa eraginkortasun handiagoz eman eta jasotzeko”.

Twitter sare sozial erabilienetakoa da egun, eta komunikatzeko eta informatzeko funtsezko tresna da, nabarmentzen dena mezuak helarazteko azkartasunagatik.

Federazioa, gisa horretan, komunikabide honetaz baliatuko da, lehendik erabiltzen zituenaz gain: Concejo aldizkaria, webgunea,...
INFORMAZIO GEHIAGO

Diru-laguntzen deialdia Tokiko Agenda 21en barneko eta zahartze aktiboari buruzko proiektuetarako

2018ko martxoaren 16ko NAOak argitara eman du diru-laguntzen deialdi bat toki entitateentzat, baldin eta Tokiko Agenda 21 badute edo prestatzen ari badira.Deialdiak, halaber, inbertsio proiektuak eta zahartze aktiborako jarduerak finantzatzen ditu.

Argibide gehiago:

http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2018/54/Anuncio-8/

Herritarren partaidetzari eta web 2.0ko teknologiei buruzko jardunaldia

 

NUKFk eta Nafarroako Gobernuak jardunaldi bat antolatu dute web 2.0ko tresnei eta teknologiei eta herritarren partaidetzari buruz.

Argibide gehiago:

JARDUNALDIA teknologia eta herritarren partaidetza

---
---
---

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako XI. sariaren deialdia

Nafarroako Gobernuak, “Tomás y Lydia Recari García” Fundazioarekin elkarlanean, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako XI. Sariaren deialdia egin du, helburu duena, aurreko deialdietan bezala, alor horretan lan egiten duten entitateen jardunbide egokiei hedapena eta aitortza egitea.Deialdi honetan, beste behin, bi modalitatetan saritzen da kalitatea:zerbitzuen erabiltzaileei emandako arreta eta erakundeetan lan egiten duten langileen lan baldintzen hobekuntza, edo halakoak kudeatzeko ereduak.Modalitate bakoitzean saritutako entitateentzat, 3.000 euroko zuzkidura ekonomikoa dago, Tomás y Lydia Recari fundazioak emana.

Nafarroako gizarte zerbitzuen alorrean aritzen diren erakundeak izan daitezke sariaren onuradun, publikoak edo pribatuak izan, irabazi-asmoa eduki edo ez.

Informazio gehiago:

Eskubide Sozialetako kontseilariaren Foru Agindua.

Eskabidea.

---

Diru-laguntzak berdintasun proiektuetarako eta lana eta familia bateratzeko hitzarmenetarako

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak martxoaren hasmentan deialdi bat argitaratuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak eta “Lan-bizitza eta Familia Bateragarri egiteko Tokiko Itunak” programa garatzeko 2018. urtean.

Diru-laguntza hau Nafarroako toki entitateendako da eta modalitate hauek ditu:

-          1. modalitatea. Toki entitateek badute berdintasuneko agentea, baina ez dute berdintasuneko agentea...
INFORMAZIO GEHIAGO

---