366.Buletina   2018-2-19

cámara comptos111

Kontuen Ganberak aztertuko du nola aplikatzen den Transferentzia Arrunten Funtsa banatzeko formula

Kontuen Ganberak aztertuko du nola aplikatu den Transferentzia Arrunten Funtsa banatzeko formula, toki entitate batzuek eskatu ondoren, Asun Olaecheak, erakunde fiskalizatzaileko buruak, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko presidenteari jakinarazi dion moduan Federazioaren egoitzan otsailaren 16an izan bilkuran.

Bilkuran, Nafarroako toki administrazioaren inguruko gairik aipagarrienak errepasatu zituzten biek. Ildo horretan, Pablo Azconak azaldu dio Olaecheari...


INFORMAZIO GEHIAGO

---

Gobernuak behin betiko testua eman ondoan eginen du NUKFk bere txostena toki administrazioaren maparen berrantolaketari buruz

NUKFko Batzorde Betearazleak erabaki zuen, joan den otsailaren 13an egin bilkuran, Nafarroako Gobernuak behin betiko testua helarazi ondoren eginen duela bidezko den txostena.Erabakia hartu da ikusita aztertzeko eta aldaketak egiteko fasean dagoela aurreproiektua  oraindik Foru Administrazioaren barnean.Bilkura berean, Batzorde Betearazleak honako hauek ere onetsi zituen: Federazioaren deialdiaren diru-laguntzak ematea toki entitateen gizarte enplegurako programan...


INFORMAZIO GEHIAGO

---

Otsailaren 23an bukatuko da Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailean ekarpenak egiteko epea

Otsailaren 23an bukatuko da epea ekarpenak egiteko Hiri Hornidurarako Uraren Ziklo Integralaren 2019-2030eko Plan Zuzentzailean, zeinaren bilkurak, gaika eta eremuka, urtarrilaren 23tik otsailaren 9ra bitarte egin baitira.

Esteka honen bitartez egin daitezke ekarpenak: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/ekarpenak/1781

Planari buruzko informazio guztia: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/1781/prozesuaren-dokumentazioa


INFORMAZIO GEHIAGO

---

Toki entitateek aldeko txostena egin diote Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Foru Legearen aurreproiektuari

Toki entitateek Toki Araubideko Foru Batzordean dituzten ordezkariek aldeko txostena egin zioten Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Foru Legearen aurreproiektuari, joan den otsailaren 7an organo horrek egin bilkuran.Halaber, oniritzia eman zioten 0-3 urteetarako udal ikastetxeak egokitzeko moratoria bukatutzat jotzen duen foru dekretuari, zeinak, aldi berean, ezartzen baitu egokitu gabe daudenek hala egin behar dutela Gobernuak eta...


INFORMAZIO GEHIAGO

---

NUKFk gainbalioaren gaineko zergari buruzko zirkular bat igorri die toki entitateei

NUKFk zirkular bat igorri die toki entitateei, hiri-lurzoruaren balio-gehikuntzaren gaineko zergari buruz (gainbalioaren gaineko zerga) berriki onetsi den araudia azaltzeko.Zirkular horretan, izan ere, Federazioak lege berriaren nondik norakoak azaltzen ditu, betiere udalek aplikatu behar dituztenak.

Araudiko aldaketak udal zerga hori arautzen du berriz, Konstituzio Auzitegiak indarrik gabe utzi baitzituen iaz arte indarrean zegoen araudiaren puntu...


INFORMAZIO GEHIAGO

Emplea Verde programaren diru-laguntzak

Se ha publicado en el BOE del día 6 de febrero de 2018, el Extracto de la Resolución 29 de enero de 2018 de la Dirección de la Fundación Biodiversidad, F.S.P., por la que se aprueba la publicación de la Convocatoria de concesión de ayudas, en régimen de concurrencia competitiva, para la realización de proyectos del Programa Emplea Verde, cofinanciado …

Leer más.