365.Buletina   2018-1-24

---
Azcona-Ollo.111

NUKFko presidenteak Ollo kontseilariarekin batera aurkeztu ditu herritarren partaidetzaren arloko jarduketa bateratuak

Pablo Azconak, NUKFko presidenteak, eta Ana Ollok, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak, herritarren partaidetzaren arloan bi aldeek egindako jarduketak aurkeztu dituzte prentsaurreko batean joan den urtarrilaren 22an, toki entitateen artean gobernatzeko modu hori sustatzeko legegintzaldiaren hasieran izenpetutako hitzarmenaren barnean.Ekitaldian Pello Pellejerok Komunikazioko zuzendari nagusiak ere parte hartu du.

NUKFk eta Nafarroako Gobernuak honako jarduketa...
INFORMAZIO GEHIAGO

Toki entitateek ia 900 pertsona kontratatu dituzte enplegua sustatzeko laguntzen bidez

894 pertsonaren kontratazioa sustatu dute 2017an Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak toki entitateetan enplegua sustatzeko ematen dituen laguntzek. Kontratatuen artean, ia-ia lautik bat da errenta bermatuaren jasotzailea.Hala jakinarazi zuen Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak joan den urtarrilaren 17an.

Laparrak nabarmendu zuen inoiz baino kontratazio gehiago lortu direla toki entitateetan Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin, guztira 894...
INFORMAZIO GEHIAGO

Gobernuak martxan jarri du hiri hornidurarako uraren ziklo integralaren 2019-2030 Plan Zuzentzailea onesteko prozesua

Nafarroako Gobernua lanean hasi da hiri hornidurarako uraren 2019-2030 Plan Integrala onesteko. Planean parte hartzeko prozesua urtarrilaren 23an abiatuko da. Honako helburu hauek ditu planak: zerbitzuaren koordinazioa, edozein direla ere horretan parte hartzen duten entitateak; kudeaketaren sinplifikazioa; tarifen sistema solidarioa eta homogeneoa ezartzea, kostu guztiak berdintzen dituena; edo erregistratu gabeko kontsumoa murriztea.

Hona hemen aurreikusten...
INFORMAZIO GEHIAGO

NUKFk azken lanei ekinen die bere jarrera zehazteko toki administrazioaren berrantolaketaren gainean

NUKFk lan taldeak sortu ditu zehazteko zer jarrera hartuko duten toki entitateek toki administrazioaren berrantolaketaren inguruan. Talde horiek, heldu den urtarrilaren 16tik aurrera, aztertuko dute Nafarroako Gobernuak joan den abenduaren 16an aurkeztutako berrantolaketaren legearen zirriborroa eta, ondoren, behin betiko txostena onartuko dute, kontuan izanik testu hori bera eta bostehun hautetsik prozesu parte-hartzailearen bi faseetan...
INFORMAZIO GEHIAGO

tribunal consti

Konstituzio Auzitegiak indarrik gabe utzi ditu Poliziei buruzko Foru Legearen artikulu batzuk, toki entitateak ukitzen dituztenak

Konstituzio Auzitegiak Poliziei buruzko Foru Legearen 4 artikulu indargabetu ditu, toki entitateak ukitzen dituztenak, Diario de Noticiasek joan den abenduaren 23an adierazi zuen bezala.

Horietako lehenak adierazten zuenez, polizia-ikerketan diharduten tokiko poliziei babesa, informazioa edo beste edozein gisatako laguntza poliziala emateko eskari guztiak Foruzaingoaren bitartez eginen dira beti. Foruzaingoak, jarraitzen zuen artikuluak, bidezkoa bada,...
INFORMAZIO GEHIAGO

as1111

Toki administrazioaren berrantolaketa eta administrazio elektronikoaren ezarpena, NUKFren erronkak 2018rako

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Toki Administrazioa berrantolatzeko prozesua hasi eta bi urtera, joan den abenduaren 19an jarri zen jendaurrean araudian bidezko aldaketak egiten dituen foru legearen aurreproiektua. Gobernuak urtarrilaren 9ra arte ireki du alegazioak egiteko epea. NUKFk, dena dela, orain ekinen dio bere prozesuaren hirugarren faseari, zeinak, ziur aski, egun horretatik aurrera ere jarraituko...
INFORMAZIO GEHIAGO

INFOGRAFÍA-PREMIOS-ENERAGEN-2018