364.Buletina   2017-11-27

Firmab111

Emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko koordinazio hitzarmena berritu du NUKFK Nafarroako beste erakunde batzuekin

NUKFko presidenteak, Pablo Azconak, Foru Komunitateko emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko instituzio arteko koordinazio hitzarmena izenpetu du gaur goizean, Nafarroako erakunde garrantzitsuenen ordezkariekin batera. Hitzarmenak helburu du toki entitate horiek indarkeria matxistaren aurka duten jarduna zehaztu eta koordinatzea.

Azconaz gain, hauek ere sinatu dute testua: Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos; Espainiako Gobernuak Nafarroan duen...
INFORMAZIO GEHIAGO

---
asamblea1.111

NUKFk abenduaren 15ean eginen du batzar arrunta

NUKFren Batzorde Betearazleak, joan den azaroaren 21ean egin bilkuran, Batzar Nagusi Arruntaren deialdia onetsi zuen, zein heldu den abenduaren 15ean eginen baita, 16:30ean lehendabiziko deialdian, eta 17:00etan bigarrenean, Iruña Park hotelean (Iruña).

Bidezko agiriak eta eguneko gai-zerrenda ere onetsi zituen, non, besteak beste, honako hau jasotzen baita: aurreko bi bilkuren aktak (2016ko abenduko arrunta...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---
Aranburub111

Nafarroako Gobernuak lizitazio elektronikoa egiteko tresna berria eman die ezagutzera toki entitateei

Nafarroako Gobernuak, joan den azaroaren 20an, bilera batzuetako lehena egin zuen Iruñean (besteak Lizarran, Tuteran eta Burlatan egin gogo dira), alkateei eta toki erakundeei jakinarazteko ezen, Europar Batasunak hartaratuta, 2018ko urriaren 18tik aurrera kontratazio publiko guztiak modu telematikoan egin beharko direla.

Sistema berrira egokitzea horren garrantzitsua denez, nahitaezkoa izanen baita, eta hura abian jartzea...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---

Osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetako gizarte kontzertuei buruzko Legea onetsi da, toki entitateetan ere aplikatzekoa dena

Nafarroako Parlamentuak, joan den azaroaren 9ko osoko bilkuran, Osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetako gizarte kontzertuei buruzko Foru Legea onetsi zuen, zein toki entitateetan ere aplikatzekoa baita.

Foru lege horrek helburu du gizarte kontzertuak arautzea, irabazi asmorik gabeko entitateek modua izan dezaten gizarte, osasun eta gizarte-osasun arloetako zerbitzu jakin batzuk emateko, baliabide publikoak behar adinakoak edo...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---
25n.2.111

Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko konpromisoa agertu dute laurogei toki entitatek

Nafarroako laurogei toki entitatek, aurten ere, bere konpromisoa agertu dute emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko eskura dituzten baliabide guztiekin. Toki entitate horietako ordezkariekin egindako ekitaldi batean, adierazpen bat irakurri da, lehenago osoko bilkuretan onetsi zena, emakumeek desberdintasunagatik pairatzen dituzten egoerak salatzeko. Oraingo honetan, adierazpenak emakume errefuxiatuei egin die aipamen berezi bat, haurrak edo...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---

 Euskara administrazio publikoetan erabiltzea arautzen duen foru dekretua onetsi du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuak, azaroaren 15ean egin bilkuran, onetsi du euskara Nafarroako administrazio publikoetan, haren erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko entitateetan erabiltzea arautzen duen foru dekretua. Toki entitateek Toki Araubideko Foru Batzordean dituzten ordezkariek aldeko txostena egin zioten zenbait hilabete lehenago arau horri, Nafarroako Gobernuak udalen eskarietako asko onetsi ondoan lehenago egindako negoziazioetan.

Halaz guztiz, desadostasunak ekar...
INFORMAZIO GEHIAGO

 

---
---
---